Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

patar1 (orobat pattar g.er.) 1 iz aldapa.

Bide xabal goxo bat eta hona berriz patarra.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.

Azken patarraren gainetik beherean Rhin ibaia ageri da, eta gero Alzaziako zelaia.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 150. orr.

Patarraren kaskorat heltzean baita bihurgune tzar bat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 34. orr.

Urratsa zalu, Ibañetako patarrari lotu zen.  Herria   2004-03-04

Patar bat, azkarki beheiti doa eta segidan goiti.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 102. orr.

Patarrak berriz beheiti egiten du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

Eremua dena patar, dena harroka.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 172. orr.

Patar baten kaskoan, kamioiak gelditu direnean, ohartzen naiz gurekin diren español batzuk ez dutela denbora galdu bidean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 150. orr.

Haritz xara baten itzalean patar bat iraganik, Villei herrixkan gara.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 213. orr.

Kasik oren baten bidea landaz landa edo baratzez baratze, mailaka mailaka, patarra hain zen xuta.  Herria   2001-03-01

Lehen urratsak beraz, bizkarreko kargak, eta patarraren xutak izter eta zangoen giharrak gogortzen dizkidatelarik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

2 (izenondoekin)

Patar gogor eta xut askotan gaindi, joanden igandean maratoi gisako lasterraldi gaitza egin da mendian, Zegamatik Aizkorrirat.  Herria   2005-06-02

Patar gogor eta xuta eta iduriz aski luzea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

Iruñerainoko patar luzea, bortxaz bezala eta ene buruaren kontra haserre, iragaiten dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

Esnasuko lepoa dela goxoena edo bederen patar laburrena.  Herria   2005-02-27

Bide okerrak zeuden idatziak neure oinentzat, patar malkartsu eta galmendirakoak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 125. orr.

Ongi dakizue zer duzuen beha: patar harritsuak, izerdia, oinazea.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 127. orr.

Badira ere bihurgune txarrak, patar gaixtoak, bide peza batzu dena ozka eta zilo.  Herria   2002-10-24

Haizerik ez zen, hodei beltz zenbaitek euria iragartzen zuten, baina suak lasaiki beretik jarrai zezakeen, patar zein pentoka umilen balakatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 80. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Patar zolatik oihu egiten genien, eta bulta handiaren buruan, ardiak jausten ziren tarrapataka, bata bestearen ondotik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 21. orr.

Patar xolan, etxalde handi baten aitzinean, zakurrak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 56. orr.

Milaka eta miliunka, mendez mende, jendea patar gain honetara iritsi da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 232. orr.

4 (izenondo gisa)

Bazen oren erdia xenda pattar batean gora ari ginela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 208. orr.

Nosrat Abadeko kontrolagunearen kokapenak, haatik, eztaibaida sortu du, aldapa oso patar baten zolan eta bihurgune baten irteeran eraikia izan baita.  Berria - Mundua   2004-06-26

Gorantz egiten duten karrika, ezponda eta espaloi patarrak dituen muino honek, topografiaz, Frantziako Mont Saint-Michel ospetsua ekartzen digu gogora.  Berria - Kultura   2004-12-26

Zabortegitik salbatu plastikozko bidoinekin eta boteilekin egina dago, karrika patar harritsuaren bi aldeetako erromes multzoa Guanes Etxegarai-ek arrunta duin bilakarazi du.  Herria   2005-07-28

Buchenwald-eko kontzentrazio zelaia biziki zabala da, 600 metra gora eta biltegiak badira kondagaitzak, zenbaitek iduri baitute komodosak, Thuringe-ko mendi patarretan kokatuak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.

Kurutze horrek dauka zeinu bat, lehen ermitau batek joiten zuena lanotzen zuenean, mendi patarreri beheiti heldu zen erromesa ez zedin gal edo erroitz batean eror.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 112. orr.

5 patar guziak ordoki izan

Horrek ez du erran nahi patar guziak ordoki dituela, gaurko egunean bestenaz ere ez baita holakorik eta aintzinerat egitekotan behar baita gisa hartarat jokatu, batzuetan ez bada ere hain erretx!  Herria   2004-06-10

Erran daiteke patar guziak ordoki direla eta ez dela den mendreneko hedoi ttipienik urrunera ere ageri zeru urdinean.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 80. orr.

Dabilanari eta ari denari gertatzen, ez oraino harek ere patar guziak ordoki: haxoinetako zainen minberaz izanak zituen zangoak ibiliaren gostuz baina joanean joan ari zitzaion bere mina gogortzen.  Herria   2001-11-01

6 (kideko esaldietan)

Horiek hola, ez dira han ere patarrak ordoki: buru egin behar da holako jauziari.  Herria   2003-12-11

Liburuan aitzina egin arauz, ez nekizkienak ikusezin bilakatzen joan ziren, patarrak ordoki.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 253. orr.

Ezagun da aise harreman hobeak direla azkenean Madrile eta Gasteizen artean, nahiz horrek ez duen erran nahi patar guziak bat-batean ordokitu direla...  Herria   2004-07-29

Algeriarekin patarrak ordokitzen hasi ditu Frantziak.  Herria   2004-07-22

7 patarra beheiti (orobat patar beheiti eta patarrari beheiti) aldapan behera.

Berehala ibarrean naiz, Hormazuela ibaia ez da urrun eta patarra beheiti abiatuz geroztik ikusten dudan herria Hornillos de Camino da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.

Nehori deus erran gabe abiatu naiz patarra beheiti. ortzegun aratsaldean, Placidako patarra beheiti zoan beribil bat zuhaitz baten kontra mazitu da, Ihartzebeheretik hurbil.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 40. orr.

Gure herronka, 5.000ko bat baino gehiago, abiatzen da Buchenwald-eko patarra beheiti, Weimar-eko geltokirat buruz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 126. orr.

Gero patarrari beheiti jaustea, lan horrek ere bere nekea baitzuen, erroitzak hor berean izanez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

Honara heltzean patar beheiti; hemendik abiatzean, goiti!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 95. orr.

8 patarra goiti (orobat pattar goiti eta patarrari goiti) aldapan gora.

Hirira banoala patarra goiti, laborari batek errepidea zeharkatzen du gosturik hoberenean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 227. orr.

Euriak euritei, Ibanteliko mendi paretek ikusi dituzte 175 amorratu, patarra goiti bermatzen.  Herria   2005-10-06

Karga gehiturik ere, gizona lehengo erritmo berean zihoan, patarra goiti.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 100. orr.

Patarrari goiti, kamiunttoa alde bat eztul eta uzker, iduri ez zela sekulan gaineraino helduko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.

Bostak irian, ikas-gelan ginelarik, aditzen ditugu aleman moto eta berebilak karraska gorrian semenarioko patarrari goiti heldu...  Herria   2005-10-06

Hiru gizon patar goiti urrats bizian hurbiltzen ari zaizkidala kurutzatu ditut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

patar beheiti (3); patar goiti (3); patar luze (3); patar xut (6)

patarra beheiti (7); patarra goiti (7); patarra igan (3)

patarrak ordoki (4)

patarraren kaskoan (3); patarraren zolan (4)

patarrari goiti (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus