Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soa apaldu eta ardiak zementuarekin lurrari lotuak zirela baimendu eta bizitza pastoralaren nostalgiko bat jadanik zutabearen segatzen saiatu zela ohartu nintzen Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 161. orr.
Jan Giesek apezpikuek katolikoentzat idatzi duten gutun pastoral baten kopia bat ekarri digu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 95. orr.
Bere maisuaren enuntziatuetan alderdi etiko eta pastorala gehiago azpimarratuz espekulatibo eta filosofikoa baino. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.
Elizaren familia lan pastoralaren jarraibideak Espainian. Berria - Euskal Herria 2004-02-04
Azpilkuetak gehiago estimatzen zituen latinezko lan akademikoak erromantzezko lan pastoralak baino. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 38. orr.
Ez zen interes politikoetan oinarritutako egitasmo bat, interes pastoraletan oinarritutakoa baizik. Berria - Harian 2005-04-19
· Aitor Urresti Deustuko eta San Inazioko Gazteen Pastoralen arduraduna kargugabetu egin du Bilboko Gotzaindegiak. Berria - Euskal Herria 2004-10-01
Pastoral lanetarako pertsona gogorrak eta osasun onekoak behar ditugu. Berria - Gaiak 2004-08-14
Mintzatu ere dira, herriko auzapeza, parropiako elkartea, eskola girixtinokoa, katixima egileak, San Bladi parropiako pastoral elkartea. Herria 2004-02-05
Apezek, pastoral Kontseiluek, liturgiaz arduratzen direnek, ikus dezatela nola leku bat eman bretainiar mintzairari elizkizunetan, elebidun ezarriz ahalaz kantu, hitz eta otoitzak. Herria 2004-01-01
Esperientzia zinez harrigarria, pastoral eta giza sailetan. Herria 2003-07-24
Azpimarretzekoa da lehen gogoetaldiaren laburbilduma bai eta ere Apezpikuaren Pastoral Idazkia osoki euskaratuak izan direla. Herria 2003-12-04
Gourvès apezpikuak, pastoral gutun batean, berrikitan galdegin diote diosesako girixtinoer harremanetan sar diten kulturari hoinbeste atxikiak direnekin. Herria 2004-01-01
Espainiako Apezpikuen Batzarraren pastorala kritikatu dute . Berria - Euskal Herria 2004-02-04
Eskuindarren ustez bi gauza barkaezin egin zituen, lehenengoa esatea zilegi zela Elizaren ikuspegitik euskal nazionalista kristauei botoa ematea, eta bigarrena Iruñeko apezpikuak atera zuen pastoralaren kontra agertzea. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.
Fernando Sebastianen pastoralean, botoa UPNri emateko gomendioaz besterik uler zitekeen? Berria - Euskal Herria 2004-03-06
· 2002ko udazken aldera euskal komunio nazionalistako argigile plusquamnazionalen batzuek idatzitako pastoral moduko bat zabaldu zen, artzain-gutuna esan nahi dut, ez teatroa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.