Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pastoral1 (orobat pastural g.er., pastorale g.er. eta pastorala g.er.) 1 iz Zuberoako herri antzerkia, herriko plazan edo kidekoetan egin ohi dena.

Bi pastoral oso desbardinak ikusi dütügü zortzi egün arte: trajeria Sohütan, komedia Irurin.  Herria   2001-08-09

Guztira, bederatzi pastoral idatzi zituen Pierra Bordazarrek.  Berria - Kultura   2004-10-03

Antzezlan bat, liburu bana, kantata bat eta pastoral bat ere egin dute, Antso III.aren bizitza eta hark utzitako ondarea eta eredua oinarritzat hartuta.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Datorren igandean Maulen emango den 'Antso Handia' pastoralaren mustraka nagusia egin dute.  Berria - Kultura   2004-07-20

-Pastoral baten sujeta izateko balio dut, bai ala ez?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.

Bazituen bost bataila ez baita guti pastoral batean.  Herria   2001-07-19

Inori ere ez zaio oraindik bururatu Pastoral bat zuberotarra ez den euskalkian egitea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 180. orr.

Biarnoko herri euskalduna, zinez euskal ohidurei atxikia, izan diten pastoralak ala maskaradak, dantzak eta pilota.  Herria   2002-10-10

2 (hitz elkartuetan)

Euskal akademikoak interpretari lana egiten du alemanaren eta pastoral-errejentaren artean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 199. orr.

Junes Casenave-Harigile pastoral idazleak, Jean-Fabien Lechardoy Errejentak, Jacques Jaragoyen dantza erakasleak, [...].  Herria   2005-06-02

Oraingoan Zuberoatik propio pastoralarekin etorritako xirulak eta ttunttunak jorik, eta pastoral-taldeko dantzari ezinago arinek miresgarriro dantzaturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 364. orr.

Pastoral emanaldiaren osteko afaria, azkenik, Zuberoako ikastolek adelatutakoa izan behar luke.  Berria - Kultura   2006-03-21

3 pastoral-egile (orobat pastoralgile)

Alegiazko jelkaldi horretan, pastoral egileak asma baitezake holakorik, erakusten du Pizkunde garaian nola aldatu den giroa.  Herria   2002-08-01

Orain dela hogeita bost urte hil zen Pierra Bordazarre Etxahun-Iruri abesti eta pastoral egile zuberotarra.  Berria - Kultura   2004-10-03

Ezin hasiko gara vasco-españoletik hartutako formula errazak zalantzan jartzen lau artzain eta bi pastoral egilerengatik!  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 139. orr.

Berlingo irakaslearen jarrera orojakileak gogaitu egin du pastoralgilea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus