Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bakoitzak pastiza lodi bat zirudien: azukreztatua eta kremaz betea. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 110. orr.
Aratsaldeko 7etan, tragoak eta pastizak salgai San Inazio lepoan. Herria 2004-11-25
Etxean egindako pastizak ere jastatzen ahalko dituzue: urririk eskainiak izanen zaizkizue. Herria 2005-05-19
Bisitariek 50 kiloko euskal pastiza erraldoi bat ikusi dute hor paratua. Herria 2005-10-13
Euskal pastizaren besta iraganen da igande huntan,irailaren 25ean, Kanbon. Herria 2005-09-22
Bururatzeko zintzur bustitze bat egin dugu pastiza poxi bat janez. Herria 2005-01-13
Kalkulu-makina guztiz txikiak, era guztietako pastiza-moldeak, azukre-koxkorrak hartzeko pintzak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.
Datilak jan dituzue, piku idorrak, pastiza zati zenbait. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 153. orr.
Erostunak nola eginen du diferentzia "EGUZKIA" eta merkatuko beste etxe pastizen artean? Herria 2001-07-05
Orok ezagutzen dugun "gâteau basque" etxe pastizarentzat sor-marka bat ezartzen ahal ote zen? Herria 2001-07-05
Baziren ere arto opilak eta etxe paztizak Bidarteko Bassilour errotan eginak. Herria 2005-07-07
Huna janariak: salda, moleta piperduna, oiloa irrizarekin, entsalada, gasna, sagar pastiza, arno eta kafe nahikoa. Herria 2004-07-22
Goizean euskal pastiza egile amaturren txapelketa antolatua zen. Herria 2005-09-29
Thierry Bamas, Baionako pastiza egileak lehen saria ardietsi du sukrezko patizeriako euro xapelketan Lyonen. Herria 2005-02-03
Sebastien Jirodineau [...] pastizgile dena. Herria 2001-11-08
etxe pastiza (6); euskal pastiza (10)
euskal pastizaren (5); euskal pastizaren besta (5)