Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pastis iz likore anisduna, urarekin hartzen dena.

Ideia zoro bat pasatu zitzaion burutik, tabernan pastisa hartzen ari zelarik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 19. orr.

Atea ireki orduko Pastisaren usain gozoegia iritsi zaio bisitariari.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 57. orr.

Argi nahiz ilunpe, piano gaineko sei kandela lurrintsu pizten zituen beti, pastis-usaina disimulatu, eta zaletasun haren berri eman ez niezaien neure gurasoei.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.

Portuko ekonomatoan hartzen genituen pastis eta demi-bier haiek norekin hartzen dituzu orain?  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 31. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus