Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pasteurizatu, pasteuriza, pasteurizatzen 1 da/du ad esnea edo beste likido bat irakite puntua baino tenperatura apalago bateraino berotu, bakterio kaltegarriak suntsitzeko.

Herriko nekazariak, erlezain autonomoak, gozogile artisauak, onddo-biltzaileak, txalupako arrantzaleak... traîteur eskulangilearen ospea hartuko dute, diseinuzko elikagai bikainak ekarriko dizkigute-eta: pasteurizatu gabeko gingko-ezti purua, ilar eta azalore lurrintsuak, [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 32. orr.

Saihesbideak: haragiak, arrautzak, esnekiak eta abere produktuak, oro har, ondo eginda edo pasteurizatuta jan.  Berria - Gaiak   2004-12-08

2 (era burutua izenondo gisa)

Balak eskuetan neukan potean jo eta gatzatu pasteurizatuaz blai eginda utzi ninduen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 149. orr.

Barnetegi hartako ekonomatoan saltzen ziguten salda pasteurizatu hura.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus