Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sekula ez zioten ganorazko oparirik egin, ezta pasteltxo bat ere. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 12. orr.
Postreak ekarri zizkigutenean kremazko pasteltxo bat eskaini nion, eta berak ahoarekin hartu zuen nire eskutik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 363. orr.
Apalean txanpain botila eta izokizko pasteltxoak, nire kuttunak. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.
Marrubizko pasteltxo bat erpuruaren eta hatz erakuslearen artean kulunka erabiliz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 201. orr.
Tea mendarekin eta bi libanoar pasteltxo eskatu zituen Ruche jaunak, almendra eta eztiarekikoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.
Aza-zopa eta hostorezko pasteltxoak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.
Horretan egongo zen Ebe arratsalde osoan, nik pasteltxo bat prestatzen nion bitartean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 155. orr.
Esan sukaldariari arrain-pasteltxoak ekartzeko oraintxe bertan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 431. orr.
Erakusleihoan ohiko goxokien sedukzioak erakusten ziren, esnegain pastelak, palmondoak, kornukopiak, opilak, arroz pasteltxoak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 82. orr.