Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pastel2 1 iz koloreko pastako barra, ur, hauts eta koloregaiaz egina, margotzeko erabiltzen dena; barra horiek erabiltzen diren margotze teknika; teknika horrekin eginiko margolana.

Hauerrek pastelaz pintatu zuen Charlotte, olioz egiteko astirik ezean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 146. orr.

Margolariak erabiltzen duen teknika sorta suertatzen da deigarriena: olioa, ikatz ziria, grafitoa, pastela, akuarela, tintak...  Berria - Kultura   2006-01-05

Jondonane aparkalekuaren bazterreko salan ikusten ahal dira Beñat Loyatho herritar margolari jeinutsuaren obra batzu, denetarat hogoi bat, olio eta pastela.  Herria   2002-09-05

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak.  Berria - Kultura   2006-01-11

Afrikan artisten atelierretan parte hartu zuen, zeta gainean egiten den pintura, serigrafia, pastel eta akuarelen teknikak ikasi zituen, olio pintura hasi baino lehen.  Herria   2005-09-08

Sasoi hartan paper gaineko klera eta pastela teknikak erabili zituen, batik bat, miresten zituen pertsonaien erretratuak egiteko.  Berria - Kultura   2004-12-12

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pintore espresionista alemaniar horrek urmargo eta pastel pinturez eginiko tamaina handiko koadroak ikusi ahal izango dira.  Berria - Kultura   2006-01-04

Pastel-kolorez eta kolore biziz eta kolore ilunez eta kolore estuz eta zabalez egindako koadroak ziren. Altzari berriak txuriak dira, pastel kolorekoak, eta auskalo zein materialekin eginak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 61. orr.

Pastel koloreko paperetan bidaltzen zizkidan mezuak berritu eta arreta berezia eskatzen hasi zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.

Bere zapatak ere, desberdinak, normala eskuinekoa eta hiru bat zentimetroko zolarekin ezkerrekoa, urdin argiak ziren, oso politak, nik inoiz ikusi gabeko pastel tonu batekoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Donostia postal-pastelean, munstroa solte.     «Kuskue tanden», 2004 - 94. orr.

Arrosa-pastel koloreko bi eraikin baxuk osatzen zuten -bi pisukoak, biak-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 35. orr.

Kolorea ez zen berak gogoratzen zuen arrosa-pastela.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 64. orr.

4 (izenondo balioaz) koloreez mintzatuz, argia eta biguna.

Oso kolore bitxia zuen: ez zen iluna, ezta nabarra ere; oso tonu pastel berezia zuen, beix eta horiaren artekoa eta oso distiratsua zen, baina deigarria izan gabe.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 23. orr.

Titiburuak kiwi kolorez makilatuak ditu, ezpainen antzera, baina tonuera pastelagoan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

5 irud/hed

Lantzean behin Gortari dibertitu egiten zen bere lagun burgesen itxurakeria pastel kolorekoa zirikatzen eta astintzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pastel koloreko (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus