Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kandido pastel bat janez azaldu zen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 18. orr.
Eta pastelak amaitzeko, hain txikiak ezen papurrik ere ez dute. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 265. orr.
Goxokiak eta pastelak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 135. orr.
Dozena erdi pastel eta txanpain botila bat erosi eta edan eta jan egin zituen egongelan. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 130. orr.
Hurrengo egunean, botila xanpainarekin eta dozena bat pastelekin itzuliko zen Joxe Mari. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 146. orr.
Miepek mahats pasazko pastel bat bidali digu, "Mendekoste zoriontsua" zioen idatzi batekin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 318. orr.
Txokolatezko bi pastel handi atera zituen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 180. orr.
Indioilarraren ondoren Eguberrietako pastel garreztatuak etorri ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 183. orr.
Urre koloreko galleta paketeak eta pastel txikiz beteriko kopak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.
James Packer ez zen ordea pastel eta kafe bila abiatu. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 85. orr.
Ostorezko pastel moduko bat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 85. orr.
Hurbildu egin zen Txitxikov arrautzazko pastel gezara, eta, erdia baino gehixeago jandakoan, goraipatu egin zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 89. orr.
Baietz, biendako hoberena egunkarian gelditzea izanen litzatekeela, ene maitea, ene panpoxa, ene sagarrezko pastela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.
Txokolatezko pastel-puska bat ere eman zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 34. orr.
Baita Gabonetako pastel-zati bat eta kaxa batean turroiaren antzeko gozokia ere. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 182. orr.
Izeba Petuniak ekarri berri zion frutazko pastel-zatiarekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 40. orr.
Harekin egindako bizikleta-apustuak eta Serraseneko pastel-janak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 196. orr.
Weasley andreak puntuz egindako beste jertse bat bidali ziola ikusi zuen Harryk, eta aran-pastel handi bat ere bai. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 179. orr.
Sagar-pastela bukatu zutenerako, sorginkeria alaigarrien eragina desagertuz zihoakien, eta Harry eta Ron kezkatu samar zeuden. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 239. orr.
Harry sukaldera itzuli zenerako, izeba Margek aurrean zituen tea eta fruta-pastela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 25. orr.
-Eta nik mahaspasa pastelak eta kafea ekarriko ditut. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 85. orr.
Gustuko ditut ahabia-pastel ederrak, edo limoi-merengezko pastel gozoak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 143. orr.
Limoizko merenge-pastela jan bitartean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.
Kafea eta arrautza pastel handi bat hartzera joan nintzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 72. orr.
Orduan aitak zorrotik jenjibre pastel puxka bat eman zion. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 201. orr.
-Bikiek gazta-pastela hasi dute. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 140. orr.
· Mostradorera hurbildu zen eta kafea eta sagar pastel zati bat eskatu zituen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 132. orr.
Bi pastel handi nabarmentzen ziren gainerako guztiaren gainetik, oilakiz egina bata eta luzoker gaziz bestea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.
-Ez zuten, ba, eskolatik botako, ez? -esan zuen Hermionek estu eta larri, xerra eta giltzurrunezko pastela dastatu ere egin gabe. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 100. orr.
Izokin-buruz eginiko pastel bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.
Gero pastel mordoa jaten dute, okelaz edo katuarrainez beteak, ikuste hutsarekin tripa-zorria esnatzen duten horietakoak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 95. orr.
Bost xentimoko haragi-pastel txarren itxura hartzen diet: ogi gehiegi, eta ia haragirik ez. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 11. orr.
John Camden Hotten argitaratzailea, txeke bat eman zidana, zerriki-pastela janda hil zen, ni dirurik gabe uzteagatik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 301. orr.
Sagarrak, udareak, aranak, patata pastela, ilar beroak eta babarrunak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.
Porru pastel bat egiteko, izenak berak dioenez, porru sorta fresko bat behar da. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 106. orr.
Paolak legatz-pastel pare bat ekarri ditu eta japoniarrek arrain pastela probatu dutenean uko egin diote sushiari. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 69. orr.
Otzara bete ogi eder, arrain, izkira-pastel, ezti eta mahats bildu berriak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.
Handik gutxira deskubritu zen benetako pastela: zalditegi errealeko arduradunek aste bete eman zuten animaliak pilula bereziekin elikatzen zeremonia egunean euren gorotzak ere royal majestyren mailan egon zitezen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 24. orr.
Neurri eta tamaina kontuan datza beren desberdintasuna: Euskal Herria Espainiara lotzen duten kateen neurria eta negozioen pasteletik bakoitzari egokituko zaion zatiaren tamaina. Berria - Euskal Herria 2004-03-15
Zenbateraino zeuden langileak prest beren askatasun pertsonala sakrifikatzeko pastelaren tamaina handitzeko, beronen zati gero eta handiagoa eskatzen zutelarik? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 383. orr.
Bost axola herria, kontua pastela banatzea zen. Berria - Harian 2006-04-28
Orain guztiak prest agertzen dira ariketa anti-demokratiko horretan parte hartzeko, ondoren guzien artean pastela banatzeko, beren lastozko parlamentuetan egitasmo iruzurtiak oposiziorik gabe aurrera eramateko. Berria - Harian 2005-04-02
Halako jaun batek, pentsatu nuen, ez zien ezertarako hitzik egingo pastel-dendan gure inguruan eserita zeuden erruso arruntei. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 38. orr.
Aldi baten buruan, gosetu eta pasteldenda batera jo nuen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 36. orr.
arrautzazko pastel (3); pastel bat egiteko (3); pastel handi (5) pastel zati (9); pastel zati bat (5); porru pastel (4)
pastelak jan (3); pastelak jaten (3)