Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pasta1 1 iz orea.

Pitzadura horiek, esan zuen Sasik, lija latzarekin ondo-ondo arraspatu eta, zepa eta gatzarekin pasta bat eginda primeran tapatzen dituk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 58. orr.

Segitzeko, "filipindar 'kaviarra'" jastatu zuten: pasta arrosa-ubela osatzen zuten izkira minuskuluoak, eta ondua ez den 'green' mango berde xerra baten gainean jaten zena!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 272. orr.

Erabili berria zuen pasta ez baitzen hortzetakoa, Voltarén deritzan ukendua baizik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.

Esnea ekaitua zen eta pasta hartan zilarrezko koilara zutik egon zitekeen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 39. orr.

Zoazte paleen bila, azpian dakartzan paper-pasta fardoak hondarrean kenduko dizkiot.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 179. orr.

Sagar hori jo, pasta dolarean tinkatu eta sagar-zukua edo jusa kupeleratu.  Herria   2005-11-17

2 gozotegiko orearekin prestatzen den tamaina txikiko gozoki gogorra.

Pasta batzuk ekarri dizkizuet, gosaltzeko.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 158. orr.

Kafea, pastak, tea, zer nahi dudan eskaintzen dit.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 30. orr.

Haiek hoteleko tabernan, kafea eta kruasanak edo pastak edo ensaimadak hartzen, eta ni kanpoan, amorruz irakiten.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 71. orr.

Oso modu xumean egin zuten agurra, txokolateki batzuekin eta pasta batzuekin, bai eskolan, bai apaizaren sotoan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 211. orr.

Anisa hartzeko kopa txikiak ipurdiz gora ahotik masatan sartu eta pasta biribil eta pottolo batzuen forma ematen zion masari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 223. orr.

Aldizkariak irakurtzen zituen bitartean kafesnea eta pastak hartu baino ez zuen egiten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 362. orr.

Amagoiak pastak atera ditu mahai gainera.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 193. orr.

Likore bat eskaini zigun, baina kafearen ondoren pasta batzuekin kopa bana "vin santo" hartuak ginen, eta ezetz esan genion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 140. orr.

Bizkotxo zoragarriak, erreginaren gustuko hostopiltxo ezin gozoagoak, eta sukalde zabalean xede horretan gorderik zuen aulki-bizkarrean idorrarazi aurretik oratzen zituen pastak prestatzen zizkidan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.

Ondo gogoan du oraindik Yolok pasta haien lurrina eta beroa [...], pasta haien kolorea: gozo-une urriko bere haurtzaroan ezagutu zituen urre gorrizko txanpon bakarrak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 224. orr.

Biharamunean alaitasun gehiagorekin etorri da eskolara; kaxa bat bete pastarekin ere bai.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 142. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ondoren, pasta-kaxa ireki eta oso-osorik sartu zituen pare bat ahoan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 51. orr.

· Astean behin patata egosiak [...], astean behin esne-pastak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 149. orr.

4 gariz edo semolaz eta urez eginiko ore lehortuez prestaturiko janaria.

Jendeak uste du pasta dela italiarren gailur gastronomikoa: edozein modalitatetan delarik ere -pizza, makarroiak, lasagna...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.

-, pastak Italiako gastronomia ekarri ohi digu gogora.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.

Baina hala izanda ere: arroza ez zaio atzean gelditzen pastari, arroza gisatuz egindako risotto klase konta ezinak dira horren lekuko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.

Bi elikagai jan behar dituzte egunero derrigor karreristek: pasta eta haragia.  Berria - Kirola   2004-07-03

Ura irakiten jarri eta pasta egosten ipini zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 65. orr.

Gauza idorrak edo pasatzen ez direnak dira galde eginak, hala nola kontserbu, xokolet, sukre, olio, kafe, erris, pastak etabar...  Herria   2002-11-21

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Amaren aldetiko aitona diabetesarekin hil zen, eta aitaren aldetiko osaba batzuei ere, pasta-jale omen handikoak guztiak, nabarmendu zitzaien zahartzaroan gaitzaren sintomarik. Sukaldaritzako pasta-etxe baten publizitaterako argazki baten analisitik abiatuta.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 150. orr.

Prusiarra sukaldean ari da, pasta platerkada bat prestatzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

Albertok pasta-plater bat eskatzen zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 235. orr.

Bertso bazkaria: lasagna edo pasta entsalada eta jogurta.  Berria - Harian   2006-05-07

Afaritan, burua astindu zuen Sun-hartzak, ikusirik mahai gainean hiru platerkada pasta-zopa, zorrotxokoa.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 52. orr.

Arrastoen bila ari bagina bezala, paretan zintzilik zeuden arropak miatzen hasi ginen, eta berdin gas-sua, lapiko zikina, non pasta hondarrak ageri baitziren, eta poltsan zegoen ogi-laukia.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.

6 material sintetiko gogorra.

Martak, Patakiren pastazko betaurrekoak eta ileorde beltza soinean zituela, Cesar Telleriaren etxe alokaturako eskailerak igo zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 196. orr.

Nire betaurreko lodi itsusi pastazkoak anaiaren ondoan zeutzan, lurrean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 342. orr.

7 liburuez mintzatuz, azala.

Pasta gogorrekin, gozatzeko moduko edizioarekin eta, beharrezkoena: ederto itzulita, goxo, xamur.  Berria - Kultura   2004-06-19

8 hortzetako pasta.

Denboraldi batean, hortzak garbitzeko pastaren zipriztinek estalia izan genuen, bizarra kentzerakoan aurpegia ezin ikusteko moduan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 308. orr.

Eta hortzak, oiak ahaztu gabe, behar den bezala goitik behera eskuilatzen ditut, ispilua pastaz zipriztintzeagatik kezkatu gabe.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 397. orr.

Hori ere ez zitzaion laket, ispilua pasta zipriztinez zikindu nezan alegia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 344. orr.

Horma, ispilu eta abarrak hortzak garbitzeko pastaz ederki oretuak, jendeak pasta hori erabiltzen duelako aldizkari eta abarretako argazkiak itsasteko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 159. orr.

9 pertsonez mintzatuz, izaera, aiurria.

Ez barkatu ditudalako, ordea, ez maite ditudala edo maite behar ditudala uste dudalako, ez horixe, baizik eta konturatzen naizelako, hondar-hondarrean, haiek, gu bezala, pasta berberaz eginda daudela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 113. orr.

Pasta berezikoak zarete.  Berria - Kultura   2006-01-08

Beste pasta bateko entrenatzailea.  Berria - Kirola   2006-03-10

10 kartoi pasta ik beherago 12.

Bestalde, ikusten nuen haien lanak gaizki zahartu zirela; nolabait beren erakarmena hor zegoen arren, kartoi pastazkoak zirela, eta, gainera, ez zitzaizkidan horrenbesteraino ere gustatzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.

11 hortzetako pasta.

Eberena gertatu zenean arropa gutxi batzuk, hortzetako pasta, Donormil eta Tranxilium kutxa bana eta beste zerbait motxilan sartuta, egurrezko ate zaharra atzean utzi nuen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 193. orr.

Inor ere ez dago hango saltzaile hura baino egokiagorik Swan hortzetako pasta saltzeko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 188. orr.

Hortzetako pastaren zipriztinak, bizarra egiteko kremen arrastoak...     «Kuskue tanden», 2004 - 49. orr.

Ondoren eskuak, ahoa eta hortzak garbitzen zituen, betiere Pepsodente marka ingeleseko hortzetako pastarekin.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 137. orr.

Hortzak garbitzen ari da, xix-xix, eta ezpain txokotik dario hortzetako pasta zuria.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 100. orr.

Julenen ezpain artetik hortzetako pasta hasi zen irteten, gainezka egiten duen urtegi bat bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 174. orr.

Hortzetako pasta-hodiak zanpatzeko tresna, nire Mekanoaz baliaturik.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 16. orr.

· Pisukideen txanpua, bizarra kentzeko bitsa eta aitzurrak, koloniak, haginetako pasta, arropen leuntzailea,  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 108. orr.

12 pasta-kartoi ik beherago 10.

Estua zen gela, berrogei bat metro luze; erdiz erdi zeharkatzen zuen aretoa mahai ilara batek; sendo-astunak ziren eta pasta-kartoizko grifozko apaindurak zituzten hanketan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hortzetako pasta (12); pasta kaxa (3)

pastazko betaurrekoak (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus