Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paso 1 interj zerbait puntu bateraino soilik dela onargarri adierazteko hitza.

Beraz paso aldi huntan; bainan kasu bestaldian!  Herria   2001-05-24

Ehorzketetan, kantuak izan daitezen, paso.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 92. orr.

Francinekin ahal guztiak galtzen nituela, paso.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.

Baditake haatik deputatuek nahiko dioten hunkialdi bat edo beste eman gobernuaren xedeeri, erakusteko hor direla eta ez direla beti paso joaiten ahal, amen erran-eta kito!  Herria   2003-06-05

Oraikoan utziko dut paso, kasu bertzaldian ordainari… Goazen paso aldi huntako berezko gaztearekin baino geroko esperantzan.  Herria   2005-11-17

2 musean, enbido egiten ez dela adierazteko hitza.

Nik, paso.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 80. orr.

Handira denek paso.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 74. orr.

Ez, paso berriz.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 81. orr.

Frantzia jalgitzen da Handia paso.  Herria   2002-10-17

3 irud/hed

Berriro horrekin? Nik paso, berdin dit, ez dut ezer esan nahi.  Berria - Kirola   2004-03-12

4 pasatzea, iragaitza.

Fusilari esku bakarrarekin eusten zion batek pasoa galarazi zidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 367. orr.

Han aurrean, izotz tontorren ilara ikusiko da, kontinentera pasoa zarratzeko zaintzaile erraldoien guardia edo hamasei hamazazpi bagoi zuriko trena ematen duela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 283. orr.

Barrurako pasoa ohorezko guardiek ixten dute, mutil gazte-gazteak, ejerzitoko onenak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 120. orr.

Paul D-k Setheri ukondoa ukituta gidatu zuen, oholen gainetik lurrera jaitsi eta emakumeei pasoa uzteko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 181. orr.

5 pasagunea.

Geroago tren paso batean ordu erdiz itxoin behar izan zuten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 99. orr.

6 paso egin parte ez hartu.

Besteek, gutxi-asko, paso egiten zuten; nahiago zuten ur haietan ez busti.     «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.

Badakit pija hutsa naizela esango didazula, baina nik paso egiten dut.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 101. orr.

Nirea idatzi nuen, Xabierrek edo Carlosek, esate baterako, paso egiten zutela ikusi arren.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 104. orr.

Horregatik, ez da harritzekoa bertsolari batek bertsoren batean "paso" egitea, dituen denak ez ematea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 131. orr.

"Paso egiten dute gutaz erabat", gehitzen du Sarak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.

Guk paso egiten dugu pastillez eta horrelakoez, konforme? -esaten dio Joanak.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 151. orr.

Paso egiten dun denetaz, tia!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 39. orr.

Beste guztiaz paso egiten dut.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 181. orr.

Autoena izan zen orduan: gasolindegietatik paso egitea erabaki zuten, haien aurretik iragan eta ez gelditzea.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 101. orr.

Hitz bitan, eszeptiko bihurtzen zara, eta paso egiten diozu sexuari.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 35. orr.

Urtzi ez da gehiago haien etxean azaltzen, eta, nago, arrazoi duzula; guztiari paso egitea erabaki duela.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 141. orr.

Erosketak egitera joango naiz, betiko tabernan almortzua hartzeari paso eginda.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 197. orr.

7 paso eman1 musean, enbido ez egin.

Gaurko teologo muslariari jakineko kartak, ongi nahasi gabeak badaezpada ere, jartzen dizkio beti munduak eskura, eta handian paso eman eta ttikitik jotzen du hordago, eta ttikian ez dio inork irabazten, eta horrela du jakin-usteko ustela bereganatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

8 paso eman 2 pasatzen utzi.

Luisak motoa itzali, bertatik jaitsi, makina lurrean ondo tinkatu, kaskoa kendu, ilea haizatu eta ateari heldu dio Lizarriturriri paso emanaz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.

Bisitan bazoaz, eta lehenengo zaindariak pasoa ematen badizu, barrurago dagoen bigarrengo batek izen abizenak hartuko dizkizu, eta zeinengana zoazen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 62. orr.

Klasean egotea baino hobea zen hura, eta isildu egingo ziren gure orroak, momentuz, fraideak (anaia Pedro, anaia Jazinto, anaia Jabier) hurrengo filminari paso emateko bederen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 212. orr.

9 pasoan egon bidez, iragaitzaz egon.

Erromatarren zibilizazioa hemen bide batez pasoan egondakoa zela zioen, eta euskaldunena egina zegoela jada, osatua, Neolitikoan.  Berria - Harian   2005-08-25

Erraiten duzun bezala ere, ez gaiten samur, ondoko itzulian esku zira, zaude pasoan, pasoan segituko dut, jokoa agortzen ari zaigu.  Herria   2005-12-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

paso egin (5); paso egitea (4); paso egiten (17)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus