Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hor behean zerbitzari bat dut, naturak inoiz eman duen tramankulu ederrenez hornitua, baina zoritxarrez pasmoa dario, munduan ezagutu den izorgaitz txarrenetariko batek jota dago eta. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 301. orr.
Munduan ez dago pasmo-belarrik ez berbena-belarrik hau sendatuko didanik -eta, irri etsi bat luzatzen zidala, bukatzen zuen-: ez muxarrik ezta lupiarik ere... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 251. orr.
-Kolesterola zaindu beharko zenuke, etxekoandre, eta pasmo-belarrak eta berbena-belarrak ez dituzu aski. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 173. orr.
Ez da belarrik sortu oraindaino ortu eta baratzeetan, ez berbena, ez pasmo-belar, ez besterik, hari kontra egiteko balio lezakeenik. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 114. orr.