Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren komoda miatu, eta PCEren zenbait paskin topatu zituzten, borroka-egun baterako deialdia egiten zuten horietakoak: [...]. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 101. orr.
Porta Nuova geltokiko obra erraldoien aurrean dago paskina.-Ez al dituzue trafikanteen kontrako paskinak ikusi? Berria - Kultura 2004-07-31
Aski da semea kartzelan duen ama bat ikustea kalean, edo paskin bat, oroitzapenaren errota abiarazteko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 33. orr.
Gero eta ohikoagoa da bizkarra paretaren aurka bermaturik duen erretzailearengana atezaina inguratu eta horman itsatsirik dagoen paskina seinalatzea: [...]. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 58. orr.
Gainontzeko paskinak airean bota eta badoa handik. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 33. orr.
Ikusi ditudanen artean politena, 2006ko Olinpiar Jokoetarako egiten ari diren metroaren promoziorako paskin handi baten azpian ageri dena. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 30. orr.