Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pasillo (226 agerraldi, 41 liburu eta 11 artikulutan; orobat pasilo g.er. eta pasilu g.er.) 1 iz korridorea.

La Salleko pasillo eta gelak goibelak iruditzen zitzaizkidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

Pasillo horri Pauso Galduen Galeria esaten diote gaixoek.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.

Gerritik hartu eta pasillora atera nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 188. orr.

Pentsioan, ostera, apur bat aparatosoa izango zen pasillora biluzik irtetea.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 71. orr.

Esertzeko agindu dizute, eta pasilloaren erdian utzi zaituzte kanpoan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 28. orr.

Polizien pausoak pasilloan galdu arte itxaron duzu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 112. orr.

Egunargitzen ari zuen eta pasilloko bonbilla ahulak ahulago zirudien bere horitasunean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 91. orr.

Pasilloz pasillo, gelaz gela, negarti bat kontsolatu, liskarti bi baztertu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 115. orr.

Primerako bagoia ia hutsik topatuko duzu eta trenaren pasillotik bagoirik bagoi joanen zara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 121. orr.

Bigarren solairuko pasillora heltzean besotik heldu zidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Askotan ikusi nuen fakultateko pasilloetan amorruz, itxaropenez... benetan emozionatzen zen gizona zelako.  Berria - Kultura   2004-10-07

Neskak beren eserlekuetara joan ziren pasilloan aurrera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 73. orr.

Batzuetan, ni baino lehen altxatu eta bere egitekoetara joaten zelarik, prenda lorratz bat utzi ohi zuen pasilloan barrena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 76. orr.

Zurezko eskaileretan gora, pasillorik pasillo geletaraino eraman gintuzten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 130. orr.

Pasilloz pasillo, gelaz gela, negarti bat kontsolatu, liskarti bi baztertu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 115. orr.

Ukabila goian zutela, krabelinak jaurti zizkioten zerraldoari ikurrinez egindako pasillotik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

2 (izenondoekin)

Halako etxe-zulo batera eraman gintuen Mahmud gidariak, pasillo luze, bukaezinetan barrena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 219. orr.

Pasillo luzean aurrera egin zuen sukaldeko ateraino.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 11. orr.

Sarrerako atea itxi eta pasillo laburrean hiru urrats eman bitartean.     «Kuskue tanden», 2004 - 10. orr.

Jendaila zeharkatu ondoren pasillo ilun eta estu bat igaro zuten, boxeolariek kamerino inprobisatu bezala erabili zuten saloi handi batean amaitzen zena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.

Hotela txikia da eta gelan, berriz, txerpolariarenak eta bi egin beharra dago ohearen eta hormaren arteko pasillo txikitik pasatzeko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

Hipnotizatuta balego legez zihoan pasillo argitsuan barna. eskailera mailak binaka igo eta pasillo ezkoztatuan draz drazz nindoala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 149. orr.

Orduan bai, arrapaladan ihes egingo genuen klausurako pasillo ozenetatik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 147. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zaratak erakarrita Blas agertzen da pasillo bukaerako atean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.

Komedoretik irtetean, txokolate katilua pasillo zoruan topatu nuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 132. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus