Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Japonia pasiboki zetzan Mendebaldeko botere handienaren okupazio militarraren pean, eta Txina, berriz, iraultzaren bidez, anarkiatik bere antitesira igaroa zen erregimen komunista baten kontrol zorrotzaren forman. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 211. orr.
Ideia nahasiak, gorputz-afekzioen ideiak edo gorputzari pasiboki gertatzen zaiona islatzen duten imajinak. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 20. orr.
Jende errugabearen masakrean partaide izatea, ezta pasiboki ere, ez da posible. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 31. orr.
Ez zen bakarrik pasiboki begiratu eta aspertu behar, beste hainbat erakustokietan egiten zen bezala: bazen bai egitekorik! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 124. orr.
Hizkuntza ez da hiztunaren funtzio bat, baizik gizabanakoak pasiboki erregistratzen duen emaitza. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 40. orr.
Judaismoari erakundezko egitura bizigabeki zurruna eta aztura psikologiko pasiboki setatia emanez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.
Liburu bat irakurtzeko partez, pasiboki kontemplatiboa gelditzeko partez, indar bat egizu. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 21. orr.