Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agian pasibidadea edo erosotasuna leporatuko didazue, elkarrizketatan ezer ez aportatzea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 54. orr.
Poza, ekintza eta pasibitatea nahasian dituen bizitza bat zen. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.
Une hartan, nik uste pasibitate hutsa izan zela: han egon, ez ezer esan, ez ezer egin, eta inertziari utzi, beraz, bere bidea egiten. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 34. orr.
Lamarcak eta Arteagak izandako jarrera salatu zuen Bilgune Feministak: «Ez dute ezer egin eta erabateko pasibitatea erakutsi dute». Berria - Harian 2005-07-01
Gezurrezko pasibitatean biltzen dira, eta hemendik oker asko jaiotzen zaizkie Jauna hainbeste desohoratzen dutenei. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.
Hurrengo atalen izenak: dominazioa eta pasibitatea, ikasketak, nerabezaroa, sexualitatea, lana, motibazioak, [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 218. orr.
Nola ez nuen onartzen haren isiltasuna, ezta haren pasibitatea ere, aitak umiliatzen zuen bakoitzean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 230. orr.