Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
paseotxo iz paseo laburra.
Paseotxo bat egiteko premia dut. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 148. orr.
Txakurrarekin goizero egin ohi zuen paseotxoa egitera atera zenean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 88. orr.
Seminarioko mutilei ordu eta laurdeneko paseotxoa eginarazi. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 97. orr.
Paseotxo bat eman dugu geriatriko atzeko parkean. laster emango zuten paseotxoa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 280. orr.
Bazkaldu du, egin du siesta, eta ohiko paseotxoa ematera irten da emaztearekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.
Igartzen da berak bai egina duela paseotxo bat "korta" horretatik. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 10. orr.