Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paseatu, pasea, paseatzen (orobat paseiatu g.er. eta pasiatu g.er.) 1 da ad egurasteko, atsegin hartzeko edo gorputza sasoian edukitzeko ibili. ik promenatu.

Bere lana horretara mugatzen zen, paseatzera eta begiratzera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.

Grazia ikaragarria egin zion Florent goiz guztian Claude Lantierrekin paseatu zela entzuteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 61. orr.

Kale-jantzian zebiltzan poliziekin paseatzen ikusi ohi zuten sarritan, serio-serio hizketan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 74. orr.

Pentsa ezan, ezagutu besterik ez eta besoa emanda elkarrekin paseatzen!  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 73. orr.

Goiz osoa paseatzen eta marrazten eman ondoren, Hewson familiarenera itzultzen ziren bazkaltzera guztiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 207. orr.

Kaleetan zehar paseatzen ibili naiz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 316. orr.

Oso garbi gogoratzen dut zein lasai ibiltzen nintzen, baita gauez ere, Languedoc-Rousillon-eko haran bakarti eta harritsuetatik paseatzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.

Berrogeita hamarren bat lagun zebiltzan paseatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 80. orr.

Gelan batera eta bestera paseatzen zen larriturik, bere buruari galdeka zer jantziko ote zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.

Tiroen beldurrik gabe paseatzen zen han barrena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 437. orr.

Egunez, arima herratu gisara paseatzen ziren herriko kaleetan, eta gauean negar egiten zioten ilargiari.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 47. orr.

Salmenten nahaspila eta istiluen artean paseatzen zen, merkatuko kaleetan barrena ibiltzen zen pauso txikiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 189. orr.

Gelan aurrera eta atzera paseatzen zen astiro, eta berak seinalatutakoak erantzun behar zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 166. orr.

Ezin da paseatu ala? -galdetu zuen Zalakainek.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 152. orr.

Aparkalekurako bidean bikote bat ikusi nuen lorategian poliki paseatzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.

Ihesean gindoazen, edo harro eta gaizto paseatzen, larderiatsu, geure jabe ziren kale haietatik mendialde iragarri ezinezkorantz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 156. orr.

Ibai ertzean eguzkitan paseatzen ari nintzela, zalantza sartu zait nire zentzu onean ote nagoen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 324. orr.

Ez nituen jadanik ikusten emakumeak, kizkurgailuak buruan, lasai asko paseatzen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 124. orr.

Sait Patrick Katedrala, paseatzeko horren atsegina den Bosgarren Etorbidea, Metropolitan Museum [...].  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 11. orr.

Paseatzeko eta solastatzeko lagunak, alaialdian elkarrekin irri egiteko lagunak, ilunaldian elkar kontsolatzeko lagunak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Topaketa odolgirozko horiek izan ez zitezen, talde bakoitzarentzako paseatzeko ordu bereiziak antolatu beharra izan zuen zuzendariak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 89. orr.

Txukun-txukun jantzita ateratzen da arratsaldero paseatzera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 11. orr.

-Paseatzera eramango zaituztegu -esan zuen Billek-.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 75. orr.

Jatetxetik ateratakoan, paseatzera joatea proposatu nion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.

-Eskuak gibelean lotu, eta paseatuz ematen zituen eskolak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 65. orr.

• 2 du ad norbaitek norbait paseatzera atera.

Bestela, neska hispano kontratatu batek paseatuko zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.

Ederki zekien emazteak lagunen inbidia eragiteko paseatzen zuela bera abenidan gora eta behera, trofeo baten moduan.     «Bizia lo», 2003 - 15. orr.

Arratsaldeetan hiri osoan zehar paseatzen ninduen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 36. orr.

-Ez dituk hire putak paseatzera eroaten?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 81. orr.

Haurra paseatzen jartzen bahaute, pasea ezak, Jainkoarren.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 41. orr.

Espaloian, emakume larruz jantziek beren zakurtxo pedanteak paseatzen zituzten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.

-Txakurra paseatzera?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 150. orr.

· Paduan zehar paseatuko nauen bus bat hartu, eta bidean ikusten ditudan seinaleei esker dakit halako eraikuntza Chiesa Eremitani dela, hurrengoa Unibertsitatea, [...].  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 71. orr.

Geu gara hankak eta eskuak puztuta batetik bestera gure gerri berria paseatzera behartuta gaudenak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 21. orr.

3 irud/hed

Hilero txeke bat hartu, bizitzeko diru juxtuz, eta pobretasuna paseatu eskuak dado jokoan trebatzen ziren bitartean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 94. orr.

Sartu, eta gelan barrena paseatu zituen bere begi biribilak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 79. orr.

Begirada paseatu zuen sukaldean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.

Haren oroitzapen bihotz erdiragarria paseatu zuen Guyanako gau argitsuetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 337. orr.

4 du ad (zer/nor osagairik gabe; Euskaltzaindiaren Hiztegian ez da agertzen erabilera hau)

Lulu jaiki zen, eta une batez dendan zehar paseatu zuen, irribarrez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 288. orr.

Kalera noa dena ahazteko; beste edonork bezala paseatzen dut, baina kaleetan ez dago ezer, jendea eta dendak baino ez.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 71. orr.

Baina askotan paseatzen zuen kale hartatik edota egon ohi zen inguruko kafeterietako batean zerbait hartzen, juxtu bere ustez ni pasa nintekeen orduetan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 30. orr.

Inoiz ez zekien eskuekin zer egin paseatzen zuenean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 61. orr.

Ama etorri zaizu gero gogora; Bilbora bisitan etortzen zitzaizunean elkarrekin nola paseatzen zenuten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 159. orr.

Denok maite genuen Marga apur bat, baina Matiasekin paseatzen zuen, Matiasek usaintzen zizkion perfumeak hurbilen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus