Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atxilotu edo ihes egindako askoren andreak ilea arraso moztuta pasearazi zituzten Estafetan zehar, atzean txaranga zutela. Berria - Harian 2006-04-14
Han bandera espainiar bat lotzen zieten, gero hirian zehar pasearazteko. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.
Harrak eta bareak mordoka ziren lorategian, gizon izandako asko ziren, hanka iletsuzko armiarma handien itxura harturik, beren eraldaketa nazkagarria haren langelako hormetan zehar pasearazten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.
"Damu zaitezte anai-arrebok", eta urrezko kiribil baten moduko tramankulu bat pasearazi zuen bertaratu guztien aurretik. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 93. orr.
Iragarkiak pasearazten zituen gizonak berak Roselliniren film batetik erauzitako figurantea ematen zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 72. orr.