Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pasealeku (285 agerraldi, 49 liburu eta 81 artikulutan; orobat paseialeku g.er.) 1 iz paseatzeko lekua.

Kanposantua alde batera utzi eta herria inguratzen duen arbolekiko pasealeku batera heldu ziren. orkestrek musika alaiak jotzen dituzte pasealeku publiko guztietan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 200. orr.

Pasealeku Zabalean dago, Kensington Jauregiaren aurrean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 228. orr.

Pasealeku Berrira arrainetara joateko asmoz jaiki zen ezordu haietan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 167. orr.

Itsasoari begira geratzen omen ziren pasealekuan dauden harrizko eserlekuetan jesarrita.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 33. orr.

Ez zitzaion gustatzen jendea zebilen pasealekuetara joatea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

Pasealekua bikotez beterik zegoen, baita musika noiz hasiko zain zeuden familiaz ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 282. orr.

Eskuinetara, pasealeku estu bat zedarritzen zuten zuhaitzek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Paseoan ibiltzen ziren elkarrekin Po ibaiaren pasealekuan eta Valentinoren lorategietan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 82. orr.

Parke eta pasealeku, zenbait gunetan 150 zentimetroko altuera ukan zuen elurrak. bi adiskideak Castellanan eta Prado aldean ibiltzen ziren pasieran; probintzietako pasealeku aspergarri, hautsez bete eta motel baten itxura izaten zuen garai hartan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 433. orr.

Negu partean, eguraldi ona egiten duenean, pasealeku horietan entrenatzen dira atletak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2570. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Beatrice pomeraniarrarekin batera joan da, dotore baino dotoreago, Grand Plageko itsas pasealeku bustian zehar.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 147. orr.

15:00ak aldera, horretarako trebatutako txakurrak baliatuz, poliziek bonba aurkitu zuten, itsas pasealeku inguruko harri lubetan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus