Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pasealdi iz paseoa.

Biharamunean, pasealdia Lisboa ezagutzeko.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 39. orr.

Pasealdi bat baizik ez zen, gainera, niretzat, haren etxaldea Rouendik bost bat legoatara baitzegoen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 165. orr.

Biharamunean jakingo dut idazleak eta kantariak pasealdi ederra egin zutela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 68. orr.

Uda betean goiz txintako argi urratzean pasealdi zoragarria zena ibilaldi luze eta neketsua zen orain, elurretan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 183. orr.

Maggiek eta biek pasealdi luzeak egiten zituzten elkarrekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 138. orr.

Azken egunean hiriburuan pasealdia ematean konturatu nintzen Estatuko kapitolioaren aurrean, masta handiaren puntan, hegotarren bandera zegoela harrera-emaile, haizea harro igurtziz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus