Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hegazkin aldraren pase lilluragarrixa. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 136. orr.
Iberiako Penintsulako hegazti-paserako migrazio lekurik garrantzitsuenetako bat Bizkaiko Golkoa denez, [...]. Berria - Kultura 2004-05-27
Uso pasea bukatu da ehiztarientzat, Fassakoen zakuan erortzen baitira denak. Berria - Kirola 2004-05-25
· Finalaurrekoetan, saioko irabazleak finalerako pasea lortuko du Berria - Kultura 2004-02-26
Pasea emateko aukerarik ez badu, berak bukatzen du jokaldia. Berria - Kirola 2006-03-29
Hiru edo lau pase nahikoa zituen bere area ertzetik galiziarreneraino hurbiltzeko. Berria - Kirola 2004-09-29
Bizpahiru pase lotuz gero, arriskua sortzeko gai zirela ikusi zuten zuri-urdinek. Berria - Kirola 2006-04-16
15. minutuan Kakak ez zuen Serginhoren pase bat sareratzen asmatu. Berria - Kirola 2004-11-03
Gobeletek entsegua, hagen aitzinean bilketa eragin eta Yachvilik pasea egin ondoren. Berria - Kirola 2004-12-12
Aho bete hortz gelditu zen, besteak beste, 70 metroko paseak egiteko gauza zela ikusterakoan. Berria - Kirola 2006-02-15
Bi gol egiteaz gain, goleko pase bat eman du eta baloi bat zutoinera bidali du. Berria - Kirola 2006-03-10
Pase labur eta azkarren bidez. Berria - Kirola 2004-09-29
Edozer egiteko gai da: barruraino sartu, pibotari pase onak eman, edo kanpoan dagoen hegalekoari jaurtiketa erraza egiteko aukera eskaini. Berria - Kirola 2004-10-06
Argitaletxe bat futbol-taldea bezalakoa da, aurre aldean tontakeria asko, pase ugari, iskin egitea, ez gutxi, burukada dezente, baina atezaina erreumak jota badago edo elbarria bada, akabo taldea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 53. orr.
Albotik jokatuz, pase luzeak, goitik joz... Berria - Euskal Herria 2004-03-05
Azken pasean huts egin zuen. Berria - Kirola 2004-01-23
Zure pase bakoitzak / txoratzen gaitu / zure dribling bakoizak / estasian jartzen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 208. orr.
Pase lerroak zainduz baloi asko lapurtu zituen, aurkariaren erasoa geldituz, eta kontraerasorako bidea aurkituz. Berria - Kirola 2004-11-18
Defentsan gogortasun egokia mantendu zuen Baskoniak lehen laurdenean, eta pase lerroak oso ondo zaindu. Berria - Kirola 2006-01-06
Kokalarien arteko pase jokoak mozten saiatu beharko dira etengabe. Berria - Kirola 2004-11-28
Zona barneko pase jokoak arazorik gabe zulatu baitzuten bilbotarren buruz buruko defentsa. Berria - Kirola 2004-10-05
Bata pase emailea gehiago, bestea golegile bikaina baina ez berekoia. Berria - Kirola 2004-03-03
Garciaren gol pase dotore bati esker, Vegak berdindu egin zuen atsedenaldia baino lehen. Berria - Kirola 2006-03-10
Lertxundi Lertxundi "El donostiarrak" zezenarekin zeukan trebezia erakutsi zigun arratsaldean, eta pase bakoitzean, ole eta ole oihuz bete genuen giroa. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 115. orr.
Egunotan pase osoak egiten ari gara zenbait pertsona sartuz publiko gisa, estreinaldiaren eguna shock bat ez izateko. Berria - Kultura 2006-02-24
Ruilope horrek, dokumentuak azterturik, pasea eman die; funtzionarioak legezko eta baliozko deritze paperoi. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 89. orr.
Ezin emango dizut kontserbatoriora aurkezteko pasea. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 8. orr.
Rodriguezek «pase forala» egiteaz akusatu zuen Elorza. Berria - Ekonomia 2004-06-09
Ed harro zegoen, oker ustean bertakotzat jotako paseko ibiltariaren harrokeriaz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 164. orr.
Bere alabaren heriotzagatik mina adierazi ezin duen ama eta paseko bidaiariaren arteko adiskidetasuna elurrezko pastel batean gauzatuko da. Berria - Kultura 2006-02-10
Bera guregana etorri zen, ez gonbidatu gisa, ez paseko atzerritar gisa, baizik eta, soldaduekin eta auto-gidariekin etorri zen, gerrak hondatutako bideetatik barrena. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 60. orr.
Gauza hoiek paseko ekaitzak bezalakoak dira. Paseko maitaleak ote zituen galdetu nion neure buruari behin baino gehiagotan. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 10. orr.
Paseko lekua duzu hau, behin-behinekoa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 214. orr.
Hegan igarotzen ziren paseko hegaztien antzera. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 61. orr.
Halako soinu motel eta goibel bat jotzen zuen, eta astiro itzaltzen zen goietan, paseko hegaztien intziri urrunaren antzera. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.
beste pase bat (3); egindako pase (4); gol pase (4); goleko pase (3); hiru pase jarraian (4)
pase bat eman (3); pase bikaina (6); pase bikainak (4); pase dotorea (3); pase ederra (4); pase eman (3); pase erabakigarri (4); pase gehiago (3); pase jarraian (7); pase lerroak (6); pase luze (3); pase luzea (4); pase luzeak (5); pase luzeen (3); pase luzeetan (4); pase neurtua (3); pase ona (5); pase onak (5); pase sakon (6); pase sakon bat (4); pase zehatza (3)
azken pasea (20); azken pasea ematerakoan (3); egin zion pasea (12); pasea baliatuta (16); pasea egin (11); pasea eginda (3); pasea eman (8); pasea eman zion (3); pasea emateko (4); pasea ematerakoan (3)
goleko paseak (3); paseak ematen (3)
azken pasean (5)