Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pasatze 1 iz igarotzea.

F fantasmatsuaren parajeetatik pasatu beharrean dago, nahiz eta oraingoan pasatze hori samurra suertatuko zaion.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 56. orr.

Lehengusuen eta Eusebioren arteko istorioak ziren mugaren pasatze haiek, behin edo bertze gertatu baitzitzaien laguntzaren ekartzea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 65. orr.

Itsasu eta Kanboko gau eskolek elgarrekin apailatzen dute korrikaren pasatze hori gure xokoetarik.  Herria   2003-03-06

Inor ez da joaten horietara festak direlako, gure herrietan egiten dugun bezala, ongi pasatze hutsagatik.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 29. orr.

Zein esanguratsua zen batetik bira, unitatetik aniztasunera eta hala infinitura pasatze hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 176. orr.

Ez da mugimendu bat bera ere, jarrera bat bera ere, ondoren bat, gero bat, hurrengo unera pasatze bat inplikatzen ez duenik. udako tenoreak baduela ona txarrarekin, negukoak ere ba, bainan makurrena dela denen buru batetik besterat pasatze hori, horrek gauza ainitz nahasten duela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 19. orr.

Baina gehien atxikitzen nauena gogo-egoera berezian denbora ez pasatze hori duzu.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 73. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Arazo fiskalak ere erreformatu zituen erregeak: zentsu berri guztiak kentzeko agindu zuen; ez jasotzeko Gontran, Sigeberto eta Txilperiko hil ondoren ezarritako pasatze-eskubiderik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 309. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus