Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pasatxo 1 adlag adkor (kopuruekin) baino gehiago. ik pasa2.

Hamaikak pasatxo.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 19. orr.

Hamabiak pasatxo ziren etxeratutakoan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 194. orr.

Urtebete pasatxo zen aldatu nuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 125. orr.

Laurak pasatxo agertu zen Atxuriko lokalera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 215. orr.

Eztabaidak luze jo du eta, konturatzerako, arratsaldeko ordu biak pasatxo ziren.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 54. orr.

Oraintxe bost urte pasatxo.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 111. orr.

Iritsi berriak bi ordu pasatxo eman zituen gau-jairako prestatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 28. orr.

1793ko abenduan -bi urte pasatxo zeraman libre-, kartzelan sartzen dute berriro.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 31. orr.

Hogeita hamar urte pasatxo izango zituen sport arropa dotorez jantzitako emakumeak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.

Bost mila duro pasatxo lortu nituen horrela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 14. orr.

Hiru milioi euro pasatxo pagatuko ditu, hamar hektarako ontasun horren gozamena berriz eskuratzeko.  Herria   2005-06-09

Gizona baino buru pasatxo garaiago zen neska.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 278. orr.

Kilo erdi pasatxo azukre zeukan kukurutxo bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 225. orr.

2 (deklinabide atzizkiekin)

Adituek diotenez, gaur egungo iragarkietan %80a pasatxok umorea darabil aldez edo moldez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 143. orr.

Baina soldata parekatzeagatik gastatuko duen milioi euro pasatxori, Eguberritako saskia ordaintzeko behar diren 120.000 euroak eta antzinatasuna ordaintzeko behar diren beste hainbeste gehitu behar zaizkio.  Berria - Ekonomia   2004-05-08

Ordubete pasatxoan iritsi ziren beste geltokira.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 73. orr.

Goizaldeko ordu bata pasatxoan sartu zen gelaxkara, Brooklyngo zubian zehar bezero batzuk zeramatzala bularrean min sentitu ostean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 349. orr.

Han zen "Konkon" esaten genion bi metro pasatxoko mutil puska.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 66. orr.

Ez zuen gogoratu hilabete pasatxoko tartean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 33. orr.

Mutil gazte bat hurreratu zitzaigun, 20 urte pasatxokoa, zira jantzita.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 123. orr.

Beste biak gutxi gorabehera nire adinekoak ziren, hogeita hamar pasatxokoak, bizkar-zabalak, lepo sendo eta aurpegi gorrikoak.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 88. orr.

Hilabete pasatxoren buruan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 111. orr.

Hogei urte nituenean baztertu nuena laurogei urte pasatxorekin egitera behartzen nau!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus