Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erregutu nion pasarte bat, laburra badarik ere, irakur ziezadala. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 158. orr.
Badirudi, Zizeronek dakarren apaizburuen liburuen pasarte baten arabera, erromatarren artean bazirela delitu ordainezinak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 131. orr.
Bigarren erreakzio hori izan nuen nik "eskaleen" pasartea irakurri nuenean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 32. orr.
Irakurri 44. orrialdeko pasartea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 62. orr.
Peru Abarkak, liburuko pasarteetako batean, Peru eta Marixeren herri-ipuingintza arbuiatzen du, eta ipuin gatz-gabeak direla esaten. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.
San Joanen ebanjelioa irakurtzeko eskatu zien, pasarte honetan hasiz: Pazkoa baino sei egun lehenago, Jesusek bazekien mundu hau utzi eta Aitarengana joateko ordua iritsi zitzaiona. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.
Pentsatzea, aztertzea, asmatzea -ziostan beste pasarte batean- ez dira egintza bitxiak, adimenduaren arnasa arrunta baizik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.
Liburuko lekukotasun ugarietatik honako pasarte hau aldatuko dut (Lancre 1613 2004: 41): [...]. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 30. orr.
Arima ez dela zeruan kreatzen, baina bai gorputzaren baitan eta ez gorputzera isuri aitzin, isurtzen delarik baizik, pasarte bereko 2. zenbakian erraten den bezala. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 59. orr.
Hauetakoak dira Fededun guztiei Gutuna, Ordena osoari Gutuna eta Lehen Erregela-ko zenbait pasarte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.
Idazlearen haurtzaroari buruzko hiruzpalau pasarte ondo aztertuak zituen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 52. orr.
Era berean, pasarte horren azalgarri, esan zen: [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 47. orr.
EAEko Unibertsitate Legearen bost pasarte eraman ditu auzitara Espainiako Gobernuak. Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Azken hiru liburuetan Hasiera 1, 1-31 pasartearen komentario alegorikoarekin amaitzen du bere Aitortzak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 22. orr.
Pasartea iluna da eta eztabaida franko sortu du. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 415. orr.
Beste behin, Erroman kardinal baten etxean zegoela, pasarte ilun batzuei buruz galdetu zioten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 345. orr.
Pasarte luze samarra hartu dut, zer galdurik ez daukana baina. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 37. orr.
Liburua 99 pasarte laburrek osatzen dute. Berria - Kultura 2006-01-12
Baditu pasarte liriko eta filosofiko sinesgarri polit askoak. Badakizu, halaber, doktoreen pasarte ospetsu hura, eta nahi nuke hitz guztiak horien antzekoa izan litezen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.
Pasea gaitezen haren testuetan, pasarte nabarmentxo batzuk han-hemen buruxkatuz: [...]. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.
Hona gutunaren pasarte interesgarrienak. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 112. orr.
Sentipen bikoitz berbera dago liburuko pasarte zirraragarrienetako batean. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 14. orr.
Pasarte zirikagarriak gorabehera, doinu serioa zuen gutunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.
Honatx, esaten dudana frogatzen duten pasarte adierazgarri batzuk. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 26. orr.
Predikarien Ordenako anaia baten eskariz, pasarte profetiko bat azaldu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.
Jerusalemeko eta Babiloniako Talmudetako pasarte alegoriko baten aipamena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 243. orr.
Lehen bi zutabeetan 1 Zel-ren zenbakia eta gaia aurkituko ditugu, eta gainerako zutabeetan beste iturrietako pasarte paraleloak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 19. orr.
Ebanjelio-pasarteak idatzita dauden liburua hartu eta Jaunari erregutu nion bere nahia erakusteko, liburua lehen aldiz zabaltzean. Berria - Kirola 2004-04-29
Adiskidearen heriotzaren zer-nolakoei buruzkoak batzuk; beste batzuk, berriz, gutunean aipatutako matematika-pasarteei zegozkien. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.
Imanol Muruaren bizitzaren pasarte nagusiak bildu ditu Torrealdaik liburuan. Berria - Euskal Herria 2004-12-16
Gauzak argitu nahian edo, zuri-beltzeko pelikula-pasarte solteak ikusten dira. Berria - Kultura 2004-01-27
1944ko abuztuaren 11n Lyondik abiatu zen tren-sailean, 78.ean hain zuzen ere, idatzi zuen bizi-pasarte zail haren testigantza hura. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 56. orr.
Une askotan, orkestrak azpian utzi zuen, eta pasarte zailenetan arazoak zituela ematen zuen. piano hutsarekin aritzeak pasarte lasaietara eramaten zuen musikaria askotan. Berria - Kultura 2004-09-21
Operako pasarterik gozoenak Darina Takova abeslari bulgariarrari egokituko zaizkio. Berria - Kultura 2004-08-31
Giacomo Pucciniren operaren bigarren ekitaldiko pasarte hura, esate baterako. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 98. orr.
Musika aberatsa, liturgiarako pentsatua eta pasarte bete eta sendoak eskaintzen dituena. Berria - Kultura 2004-08-21
Pasarte batzuetan sei edo zazpi piano entzungo dira aldi berean, bata bestearen gainetik grabatuak. Berria - Kultura 2006-04-30
Diskoan azalduko den kantu baten moldaketa egin dut, hamabi minutukoa, eta hortik lau minutuko pasarte bat atera dugu irratirako. Berria - Kultura 2004-10-21
Abesti pasarte batzuk kantatu nituen ahotsa jaso gabe. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 179. orr.
Anitzetan, zenbait musika-pasarte entzutean, negarrez hasten nintzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 18. orr.
Haien irakaspen psikodelikoak pop pasarteekin uztartzen ditu. Berria - Kultura 2006-03-23
Hala, swing, cha-cha-cha eta bolero doinuek bat egiten dute jazz pasarteekin, betiere askatasunaren izenean. Berria - Kultura 2004-12-30
Dantza pasarteetan guztiz atsegina da dantzarien gorputzak Madariagaren musikaren eraginez eroaten uzten ikustea. Berria - Kultura 2004-11-21
Itsas zati hura berreskuratzeko aldarrikapen historikoa lehentasuna hartu du azken hilabeteotan, batez ere, pasartea Boliviako Goi Lautadan dauden gas naturalaren erreserbak esportatzeko aukera ezin hobea delako. Berria - Mundua 2004-01-13
Boliviako itsas pasartea. Berria - Mundua 2004-01-13
Bere itsas pasartea zen eta, ondorioz, bere lehengaiak munduratzeko bide errazena ere. Berria - Mundua 2004-01-13