Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Enbarkaderoko pasarela horizontalean zegoen kasik, eta itsasoa txol handitua zegoela konturatu zen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 230. orr.
Walt Whitmanek zioenez, Brooklyngo zubia eta haren pasarela esekia dira "arimarentzat dagoen erremediorik onena". Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 87. orr.
Ibaiaren gainean luzatzen den pasarela estua da, estuegia aukeran, eta, oholak zartatuak daudenez, guztiz desegokia takoi luzeen gainean ibiltzeko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 77. orr.
Ahuldade itxura areagotu egiten zien ontzietako pasarelan behera ibiltzeko ohiturarik ezak, sokari dardarizo baten oratzen zioten, zangoa zangoari aitzinatzeko beldurrak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 50. orr.
Eskua luzatu zidan pasarelatik hogeiren bat brazatara, horiek izan ziren gure mutilaren azken hitzak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 225. orr.
Buzoa itsaspean zen eskua pasarelako sokaren eske, hura utzi gabe egin zuen gangilerainokoa. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 230. orr.
Pasarela flotean edukitzen zuen gangil txipia kulunkan zerabilten uhinek, zakar jotzen zuten moilan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 230. orr.
Irudipena dut diseinua eta moda erakusketetan eta pasareletan ageri dela, baina ez kalean, dendetako erakusleihoetan, eraikuntza publikoen hornikuntzan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 80. orr.
Horregatik onartzen zituen pasareletako lanak etsipenez, beste batzuentzat amets izan zitekeena, zoritxarra baitzen berarentzat. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 124. orr.
Ez zekien zergatik baina ez zuen ilehoria pasarela batean ikusten, eta are gutxiago Donostian. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 65. orr.
Moda marka handiek emakumeei ezartzen dioten edertasun femeninoaren mitoa salatzeko, pasarela berezi bat egin zuten. Berria - Harian 2006-03-09
Benetan diotsut Cibeles pasarelan agertzen diren hamaikatxo baino ederragoa zela. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 35. orr.
-Bihar arte orduan, Casanova -esan zuen barrezka eta alde egin zuen, moda pasareletako modeloen ibilkeren imintzioak eginez. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 70. orr.