Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pasaratu, pasara, pasaratzen 1 du ad hari eta jostorratzez bilbe moduko bat eginik, saretu den ehuna bete, edo urratu edo zulatu dena josi. ik sareztatu1.

Mahai karratuaren mutur batean, Lisa eta Augustine arropa pasaratzen ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

-Hobe liken semearen galtzerdiak pasaratuko balitu -esaten zuen-, oinutsik zabilen eta...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 207. orr.

Hari gorriz pasaratutako gartzerdi bat.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 195. orr.

Puska bat soinekoaren azpildurarena zen, eta pasaratua zegoen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 135. orr.

Ez iezadazue arren eska oihal baliotsu horiek eskuz garbitzeko, prentsan lisatzeko, almidoiztatzeko, urratuak puntukatzeko, zarrastadak pasaratzeko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 66. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Maindire zuri pasaratu batek beztitzen zuen harmoniuma.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus