Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pasaportedun izond/iz pasaportea duena.
Ernst Lange jauna, ongi etorri aleman pasaportedunon mundura, eta pasaporte bati eta permesso di soggiorno bati eragin zien airean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 167. orr.
Hemen bizi ziren 163.000 euskaldunek, 80 urtez 80.000 emigrante pasaportedun eman zituzten, kontrabandan joan zirenak kondutan hartuz, bereziki Pasaian gaindi, soldadogoa egin behar eta ez baitzuten pasaporterik eskuratzen ahal. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 74. orr.
Adriano Rossatto Italiako pasaportedun atzelari barasildarra da. Berria - Kirola 2004-08-31
Noiz pasaportedunaren izena ohiko letra etzanean egon beharrean moldiztegiko letretan zegoen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 177. orr.