Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pasamontañas iz buruko estalkia.
Kuriosoa da eta pintoreskoa telebista aurrean lotan gelditzea eta esnatzean tipo bat ikustea pantailan, pasamontañasa jantzita. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 114. orr.
Aurpegia pasamontañas batez estalita dauka poliziak, eta liburu bat irakurtzen ari da. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 11. orr.
Rosemarie Trockelen koloretako «pasamontañasak» edo Felix Gmelimen bideoaren bandera gorria kalean eramatea indarkeria politikotzat har al daitezke? Berria - Kultura 2004-08-05
Ertzaintzaren kuartelaren aurretik behin eta berriro pasatu, pasamontañasaren planta egiten zuen artilezko ehun zatia prakaren atzeko poltsikoan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 61. orr.