Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pasakor (orobat paxakor) izond igarokorra.

Bizitza pasakor honetan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 98. orr.

Gure adoreak hobeto jasaten ditu bortizkeria eta oinaze izugarri baina pasakorrak, denbora eta asperdura mugagabeak baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 79. orr.

Bere burua argi engainagarriren baten inguruan jiraka zorabiaturik galtzen duen sorkari ilaun eta pasakor izate horretan ere, gizonaren munduko joera galgarria, hagitz ongi irudikatzen digu mariposak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 307. orr.

Gehienetan pasakorrak izaten dira halako arrakastak, ahazkorrak garai batean irkarru beharreko ziruditenak. esan liteke, gure bizitza haizazu hau bera, puzker bat bezain arraroa eta pasakorra dela.  Berria - Kultura   2004-11-03

Dena zen iragankorra, pasakorra.  Herria   2001-08-09

Horrelako irudiak halako gauza behin-behinekotzat hartzen dira beti, nolabait, halako "irudi pasakorrak" balira bezala, eta iturburu jakin bat duten iruditzat, batez ere (iturburu hori agerian egon zein ez egon).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.

Txillardegiri eta, bide batez, euskal modernaje paxakor guziari egin ziona da bestea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 344. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus