Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan Bide Berdea zabalduko duk berriro; Erregearen mezulariak iparraldetik etorriko dituk; etengabeko pasaera egongo duk; izaki gaiztoak populatu gabeko eskualdeetatik botako ditik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 341. orr.
Mahaian eseri zarenean, segundoz segundo ikusten duzu zenbat edan duzun, eta baso hustuen kopurutik igartzen diozu denboraren pasaerari. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 12. orr.
Neskek berehala altxatzen zituzten begiak txaluparen pasaerari begira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 69. orr.
La Mercedeko zubian geratu zen ibaiaren pasaerari so. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 115. orr.
Bai, kapitain eta arrantzaleentzako ostatu bat, pasaerako hotel bat, halako Restop bat itsas errepide baten alboan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 122. orr.
Halaber ate ondoetan, brontzezko irudiek agurtzaileen pasaerako igurtziarekin mehetuz doazkien eskuinak erakusten dituzte. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.
Sokategi hau pasaera luze bat da, eta sokategi ederra. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.
Pasaeran edo zubian garenez, beste askok, beste aldeari begiratuko diote, izutuz neguarekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 450. orr.
Dagokien sasoian, galeperrek, usapalek, eper mototxuriek, lurra mokoka bahetzen duten oilagorrek eta pasaerako beste hegazti batzuek zeharkatzen dituzte aireak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Erdeinuz begiratu nion pasaeran. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 17. orr.
Neonezko iragarki eta seinale handiek zirrara egiten zioten, eta jakin-mina sortzen; pasaeran letrak identifikatzea ere gustatzen zitzaion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 128. orr.
Bere amonaren lagunek aldiz, esan zuen, pasaeran diskrezioz kirika eginez, sekulako lanak hartzen zituzten. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.
Nik oso gutxitan ikusia nuen, pasaeran. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 104. orr.
Gurdi zahar baten azpian ezkutatuta, galgo gizajoak taldearen pasaerari jarraitu zion begiradarekin, patuari izu begiekin begira. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 57. orr.
· Pasatuko da mutikoa, pasatuko da ama eta, neska pasakeran, irristatu, oreka galdu eta maleta uretara eroriko zaio. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 181. orr.
Liburukia hartu eta orriak pasakeran, Markosen araberako Ebanjelioaren hasieran ireki zuten Espinosaren hatzek. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.
13aren ondotik pasaeran, Academia Elejoste-ren plaka topatu dut. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 94. orr.
Hemendik pasaeran nenbilen eta... Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 19. orr.
Albotik pasaeran sumatzen zuen guztiaren igorle moduko bat izango zen, baina esperientzia horiek ez zuten bera batere aldatu edo elikatuko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 214. orr.
Gereziondoen azpitik pasaeran, irrikaz begiratzen genien behitik goiti. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.
Sotoko eskailburuan edukitzen genuen pulpa edo errejiloia, eta hartatik botatzen puska bat, pazian egositako arbi, erramolatxa, patatazal, azaosto, sagartxar edo zena zelakoari, zerritegira pasaeran. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.