Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondoren partzuergo eta industria erraldoien eskuetan geratu zen ikerkuntza. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 46. orr.
EADS aeroespazioko partzuergoak du Airbusen akzioen %80, eta BAE Systemsek %20. Berria - Ekonomia 2006-01-18
Abiadura handiko 75 tren egiteko bi adjudikazio eta haien mantentze lanen kontratua lortu du Beasaingo CAFek eta Alstom konpainia frantziarrak osatutako partzuergoak Espainiako Renferekin. Berria - Ekonomia 2004-02-25
Proiektua Pacific LGN partzuergoaren esku dago Repsol-YPF, Bristish Gas eta Panamerican Gas konpainiek osatzen dute partzuergoa. Berria - Mundua 2004-05-28
CAF-Siemens partzuergoak irabazitakoa guztira 260 milioi euroko kontratua da trenak egin eta sei urtez haien mantentze lanak ere egiteko. Berria - Ekonomia 2006-01-11
Beste %80 EADS European Aeronautic Defence and Space Company partzuergo europarrak du. Berria - Harian 2005-01-19
Victor Moreno, suhiltzaileen partzuergoko bozeramaleak gorpuaren egoera ez dela ona azpimarratu zuen. Berria - Ekonomia 2004-05-18
Iztuetak Haurreskolak Partzuergoko zentroetan izena emateko epe berri bat iragarri zuen atzo: maiatzaren 17tik 28ra. Berria - Euskal Herria 2004-05-14
Euskal Euro Hiria deitu egitura horretan hegoaldetik barne dira: Gipuzkoako diputazioa eta Bidasoa/Txingudi Partzuergoa (Hendaia/Hondarribi/Irun); eta Baiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoa. Herria 2005-04-28
Udalek, diputazioek, Eusko Jaurlaritzak, mankomunitateek nahiz partzuergoek izaten dute zerikusia. Berria - Euskal Herria 2004-10-07
Giza Genomaren Partzuergo Publikoak giza genomaren zirriborro berritua aurkeztu zuen. Berria - Gaiak 2004-12-18
Ordurako seme-alabok geure gain bizi ginen, bakoitza bere gisara, eta aitari erretiro ederra geratu zitzaion Ur Partzuergotik, BBK-ko pentsio plana kontatu gabe. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 125. orr.
Joan den urtarrilean Bilboko Ur Partzuergoak azpikontratatutako enpresetako 280 langilek greba mugagabea abiatu zuten. Berria - Ekonomia 2004-06-02
Errusiako Gazprom gas partzuergoari abal bat emateko prest egon zen bere gobernua, agintea utzi baino aste batzuk lehenago. Berria - Mundua 2006-04-04
Bizkaiko Garraio Partzuergoak egin dituen kalkuluen arabera, asko gutxituko da metrora sartzeko denbora. Berria - Euskal Herria 2004-01-02
Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak 7,5 milioi euro emango ditu Nafarroan eta Errioxan. Berria - Euskal Herria 2004-09-21
ITP delakoak Gamesa eta SENERekin batera industriagintza militarraren esparruan euskal enpresa partzuergorik garrantzitsuena osatzen du etekin ikaragarriak lortzen ditu munduan zehar sufrimendua, heriotza eta sarraskia sortzeagatik. Berria - Euskal Herria 2004-06-13
Neurri honek giza eskubideak larri urratzen dituela salatu dute Amnesty International (AI), Mugarik Gabeko Medikuak eta Italiako Elkartasun Partzuergoak (CIS). Berria - Mundua 2004-10-05
Bakoitzak banaka lurra edukitzea, ez partzuergoan. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 269. orr.
Anaia Josuren eskuzabaltasunak partzuergoan utzitako etxeko komunaz jabetu eta bainuontzia ur hotzez bete ondoan, [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.
Espainian teilapea, lan-kontratua, ordenamendu nazionalaren onarpena, "integrazioa", galdatzen dio, h[au] d[a], nolabait partzuergo etnikoa, tribukoa izatea. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 11. orr.
Arrakasta bekatu bat da, atentatu bat da... jendeen elkarrekikotasunarentzat, erkidetasunarentzat, partzuergoarentzat, komunitatearentzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.
genomaren partzuergo publikoak (3); giza genomaren partzuergo (4); partzuergo gisa (3); partzuergo itun (3); partzuergo mota (3)
alerion partzuergoa sortzeko (3); partzuergoa osatzen (3); partzuergoa sortzeko (4)
bilboko ur partzuergoak (4); bizkaia ur partzuergoak (6); osatutako partzuergoak (3); ur partzuergoak (17)
ur partzuergoan (3)
ur partzuergoari (3)
bilboko ur partzuergoko (10); bizkaia ur partzuergoko (5); garraio partzuergoko (3); haurreskolak partzuergoko (4); partzuergoko arduradunek (3); partzuergoko azpikontratetako langileek (5); partzuergoko langile (5); partzuergoko lehendakari (3); suhiltzaileen partzuergoko (8); ur partzuergoko (27); ur partzuergoko azpikontratetako (7)