Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aldaketa handia izango dela aurreratu dute, udalek kontratatutako kanpoko enpresa batek lur sailak antolatu, berriro partzelatu eta jabe pribatuei esango dielako zeintzuk diren beren lurrak eta zenbateko errentagarritasuna duten. Berria - Euskal Herria 2006-02-07
Kazetaritzaren ikaskuntza zaharra da audientzia deitzen dugun multzo itxuragabe hori "partzelatu" behar dela, zatikatu, alegia, atal bakoitzari errelitatearen ikuspegi ezberdinak eskaini ahal izateko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.
Baldin egia bada, anitz jakintsuk idurikatzen duen bezala, ezen deabruak infernuan abariziosak abariziosekin bereizi eta partzelatzen dituela, ohoinak ohoinekin, arnegariak arnegariekin, eta, finean, kideak kideekin eta suertekoekin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 487. orr.
Prestik eta gerturik egon bainintekeen ni, iritzi haren arabera, deabruari berari ere neure arimaren saltzeko, baldin, ordainean, Mignonekin bereizten eta partzelatzen baninduen infernuko gela berean betierekotz! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 487. orr.