Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi alkandora, hiru galtza pare, eta jaka beltz bat, eskoziar oihalezko partxea zuena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.
Partxez beteriko praka bakeroek eta kolore gabeko Doc Martens batzuek osatu zuten uniformea. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.
Bankuko gizonak partxe bat zeukan begi batean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 88. orr.
Coslettek partxe beltza eramaten zuen meatzari lan istripu batean galdu zuen begiaren gainean. Berria - Mundua 2004-06-19
Ez ditut oroitzen anaiak aipatzen dituen itsasoa, itsasontzia, ron upelak, kapitainaren begiko partxea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 119. orr.
Antisorgailuak lagata, ia-ia menopausiaren kontrako partxeak bilatzen hasteko bidean zegoen emakumea nintzen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 31. orr.
Nire esku balego, ez nioke jendeari pagatuko tabakoa erretzeari uzteko partxeak ipintzeagatik. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Partxe txiki bat da, 4,5 x 4,5 cm-koa eta 1 mm-ko loditasunekoa, larruazalaren kolorekoa. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 95. orr.
Hamaika partxe gorriz jositako bizikleta-pneumatiko baten ondora. Berria - Kultura 2004-08-20
Zamarra irekia zeukan, eta bularrean hiru partxe, hiru elektrodo jarriak zizkioten, kable luzeekin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 341. orr.
Odolbildu horrek odoljarioari eusten dio, eta behin-behineko partxe gisa hantxe geratzen, harik eta azpiko ehunak osatu arte. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.
Zurezko hanka eta begi-partxerik gabe ere, pirata peto-petoa zen hura gure begietan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 37. orr.
Bi aukera daude: nikotina partxeak, eta pilulak. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
Horrenbestez, kritikoek arau berriak behar direla azpimarratzen dute, ez partxeak: Strange-ren hitzetan "nazioarteko benetako demokrazia asmatzea". Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 249. orr.
Horretarako bideak eta tresnak jarri beharko dira, alegia, partxeak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 249. orr.