Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

partizipio iz aditzaren forma ez jokatua, adjektiboaren ezaugarriak dituena.

Osaeraz ere xelebre xamarra da hitza, oso gutxi baitira partizipio bati -tsu atzizkia erantsita sortzen diren hitzak: izantsu eta edukitsu -"asko duena, daukana"- gogoratzen zaizkit kolpera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.

Zaharrak dira erdiguneko hizkeretan izandu, egondu, ibildu, bizitu, jakindu, ateratu tankerako partizipioak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 200. orr.

Frantses modernozko gramatika tradizionalak, esaterako, esaten du orainaldiko partizipioa, kasu batzuetan, aldakorra dela [...] eta besteetan aldaezina dela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 129. orr.

Aditzaren lehenaldiko partizipioa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 215. orr.

Biotatik, batek ere ez du gramatika-eragozpenik sortzen, bai -qôl 'ahotsa' eta bai -'El-hîm 'Jainkoa' hebreeraz izen maskulinoak izanik, partizipio horrekin elkar daitezkeelako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 241. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus