Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
partitxela (orobat particella) iz musika-lan batean kantari bati edo musika-tresna bati dagokion partea.
Joaquin Perez Arriagak, bestalde, kordarako koartetoentzako partitxelak plazaratu ditu, zortzi koadernotan. Berria - Harian 2006-01-28
Kanta bakoitzaren gainean musikari batek egindako moldaketa eta hura entzuteko aukera, partitura eta particellak, fitxa didaktikoak, moldatzailearen ohar biografikoak eta iruzkin osagarriak biltzen ditu ikus-entzunezko materialak. Berria - Harian 2006-04-05