Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atrilean, Schumannen Scènes d’enfants saileko partiturak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 62. orr.
Requiem-aren partitura eskatu zuen, gainbegiratzeko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 84. orr.
Berak nagikeria moduko baten aitzakia jarri zidan, partiturak idazteko orduan. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 59. orr.
Amonak partiturak irakurtzen erakusten zidan, solfeo-ariketak egiten, eta eskuetan batutarekin jotzen ninduen konpasa gora eta behera markatzean huts egiten banuen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 141. orr.
Arriagaren partiturak digitalizatu ditu Kultura Sailak. Berria - Harian 2006-01-28
Ordutako saioak etxean partitura berriak ikasten. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 127. orr.
Zazpigarren konpasari buruzko xehetasun batzuk ematen dizkit andereñoak, baina partituraren orria pasatzen du. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 169. orr.
Antzoki zaharrean, okasio handietarako soineko beltzez jantzita, piano baten aurrean zutik, partituraren azken nota jo eta gero, denak txaloka balitu bezala. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 66. orr.
Bell jauna, lehen parte-hartzailea, prest zegoen bere partiturarekin, baina akonpainamendu-jolea ez zen mugitu. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 213. orr.
Tonu-aldaketa noiz iritsiko beldurrez egiten nuen piezan aurrera; artega, ez nintzen kontzentratzen partituran. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 9. orr.
Birtuosismoa, partituraren irakurketa pertsonala egiteko ahaleginik gabe, errepikapen mekaniko eta hotza baino ez da. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 60. orr.
Donostiako Erviti musika dendara joaten hasi zen Gelatxo, partiturak erostera. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 34. orr.
Handik egun batzuetara, pakete bat jaso zuen, eta, paketean, bere liburuak eta partiturak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 162. orr.
Mahaitxo bat zegoen musika-tresnaren ondoan, eta soka beltz batez loturiko partitura-sorta hartu zuen bertatik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.
Egin kontu horretan lan egiten zuela: partitura orriak dotore pasatzen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 37. orr.
· Piano-tapa emeki ferekatu zuen, onespenez, musika-partitura batzuk zutik jarri zituen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 132. orr.
Polita zen isiltasun administratiboaren erreferentzia hura: umorezko ukitu bat, bestela melodramaren ukitu larregizkoa zeukan partituran. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 15. orr.
Ahal bezain geldi, ohe arraboskariak sala ez nintzan, Edurnek ateratzen zituen soinuen pentagrama irakurri nuen nire belarrien partituran. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 294. orr.
musika partitura (4)