Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

partitu2, parti, partitzen 1 du ad zatitu, banatu, berezi.

Atzerritarra, andereñoa eta Martin zuhaitz banaren atzean ezkutatu ziren eta kartutxoak partitu zituzten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.

Horrez gain, dirua eta lurrak euren artean partitu zituzten.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 177. orr.

Hartu gizakiak dituen 23 kromosoma pareak eta hurrenkerarik gabeko milioika zatitan partitu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 90. orr.

Gero, jauregia berreraiki zutenean, espazio ilun hura birmoldatu, eta bi partetan partitu zuten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 60. orr.

–Lagunon marketing lanaren truke irabaziak partitu beharko zenituzke.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 133. orr.

Ukondokada pare bat partitu behar izan zuen aurreratzeko.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 142. orr.

Amets bakan batzuetan, oso noizbehinka, sentitzen duzun betetasuna, magal epel-gozo-leun batetik partitu nahi eza.     «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.

Halaxe egin nuen ontziaren luzea, bihotza bitan partiturik, hari eta besteari itaunduz apaiza non zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 293. orr.

2 partekatu.

Haiekin partitu izan ditut etxea eta ogia, beharrezkoa izan denean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 640. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

partetan partitu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus