Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

partitu1, parti, partitzen da ad joan, irten, abiatu.

Etxetik partitu zenean, amamak oparitu zion eta lepoan zeroan Lourdesko medaila zilar-urdina.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 241. orr.

Hemendik partitu aitzin nahi dut aztertu gaia.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 57. orr.

Ene laguna eta ni Indietara partitu aitzin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 49. orr.

Apirilean partitu gara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

Segidan partitu ginen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 44. orr.

Itxi zuen kupea, jarri zen bere aulkian eta trostan partitu zen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 57. orr.

Beraz, norbaitek lurraren itzulia egin nahi balu, aski luke beti haratago jarraikitzea partitu den lekura heltzeko.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 82. orr.

Lilaren larruaren gozotasuna falta zuela, haren xerka partitu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.

Irailaren erdialdera partitu ginen Nabarrenkoxetik, Montamateko baroiaren agindupean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 279. orr.

Pedro haren anaia zaharrak berdin jokatzen omen zuen, Garrüzetik behin betikoz partitu arte.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

Partitu da, eta ni ezjakitun!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 323. orr.

Metroa partitu zen, ateak tanpez zerraturik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 87. orr.

Astelehenean partitu zauzku gazteak Himalaiari buruz.  Herria   2004-09-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus