Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

partisano 1 iz Bigarren Mundu Gerran, Alemaniako nazien aurka -eta oro har armada inbaditzaile baten aurka- borrokatu ziren talde zibiletako kidea.

Italiako faxismoaren kontrako partisanoen gerra.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 22. orr.

Josip Broz Tito-k gidatutako partisano komunistek boterea eskuratu zutenean sei errepublikaren federazio bilakatu zuten Jugoslavia.  Berria - Mundua   2006-03-05

Hotzak eta goseak geunden, Piamonteko partisanorik desarmatuenak ginen, eta ziur aski prestatugabeenak ere bai.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.

Biella aldeko partisanoek preso hartu, eta gero baten batekin trukatu zitean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 275. orr.

Partisanoekin elkartzera noak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 94. orr.

1943an Italiara itzuli zen, partisanoekin batera borroka egiteko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 285. orr.

Partisanoen eta milizia pribatuetako kideen desarmea eta gizarteratzeaz gain, segurtasun nazionalaren erreforma ere ezinbestekoa da.  Berria - Mundua   2004-04-02

Etxean judu bat gordetzen duen errusiarra tiroz joko dute, partisano bat gorde izan balu bezala.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 15. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Italiako iparraldeko partisano talde desberdinen arteko borroketan hil zuten, Friuli Jugoslaviaren baitan sartzearen aldeko garibalditar brigadek.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 8. orr.

Mutil taldeak, buzoz eta zapi gorriz jantzita, edo behinolako partisano uniformez, txano mimetizatuekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 110. orr.

3 (izenondo gisa)

Guretik hurbil zegoen erakunde partisano batera bildua zen, kredentzial onez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

Mugimendu partisanoaren ospea zikindu nahi du berorrek!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 95. orr.

Ez ordurako gazte, gazteak soldadu baitzebiltzan; faxistek esetsia apika, edo eta faxista partisanoek xerkatua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.

Torturatzeaz eta Villa Tristeko preso partisanoen kontrako bortizkeriaz akusatua eta kondenatua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 286. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus