Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goethek nola ulertzen zuen literaturaren aldi bereko unibertsal eta partikulartasuna, bata bestea gabeko arteak ez omen duelako "karaktererik". Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 162. orr.
Unibertsaltasuna eta partikulartasuna elkarri lekua kenduz aritzen dira joko hegemonikoan. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 88. orr.
Kemen iraultzailea ez dator euskal partikulartasunak baieztatzetik, hauen defentsa gizalege unibertsalaren ondorio delako baizik. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 132. orr.
Euskal singulartasuna ez da oinarritzen partikulartasunaren eta nortasun berezien predikuetan. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 132. orr.
Esan liteke uniformizazioa nagusitu dela artegintzaren jardueran eta jada ez dagoela lekurik partikulartasunerako. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 32. orr.
Bazterreko partikulartasunen zamarik gabe nazio aurreratuekin lehiatzeko gai izango litzatekeena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 100. orr.
Izan ere, egungo egoeraren partikulartasuna aurreikusi dute zenbaitek. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 132. orr.
Istorio txit siniestroa, noski, industri iraultzaren hasiera halaber siniestroan hertsiki egokitzen dena; ondo datorrena, ordea, mamuen partikulartasuna, lekutasuna, frogatzeko, eta baita beldurraren lan egiteko modu boteretsua ikusteko ere. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.