Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bien bitartean dagoen burdinak brontzearen zenbait partikula hartzen duenean, berriz, orduan harri magnesiarrak bere korrontean sakatzen dio. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 453. orr.
Tximinitik ateratzen diren partikulak haizeak nora eramaten zituen aztertu zen. Berria - Euskal Herria 2004-05-21
Arimatzen duen gorputz osoan zehar hedatzen da arima, ez ordea lekuzko zabalkundez, bizi arretagatik baizik; osorik dago gorputzaren partikula guztietan, atal txikiagoetan ez da txikiagoa, ez handiagoetan handiagoa. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 389. orr.
Sudurra, izatez, eguratseko partikula guzien filtro purifikatzaile eta hezatzailea da. ikusten dugun munduaren azpian partikula nanoz osaturiko beste mundu bat dagoela ikusiko dugu. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 31. orr.
Ehunezko partikula biribilkara bat da zelularen gorputza, garro edo dendrita asko dituena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.
Margotzeko planta horri esker, VWk Europako eta Espainiako kutsadura arau berriak bete ahal izango ditu, orain arte baliatu izan denak araudiek dioten baino partikula kutsakor gehiago isurtzen baitu atmosferara. Berria - Ekonomia 2004-09-22
Denbora tarte horretan, kometak atzean uzten zituen milaka partikula txiki jaso zituen espazio kapsulak, gero Lurrera ekartzeko. Berria - Gaiak 2004-01-04
Partikula txikiak eta egitura gabekoak espero zituzten zientzialariek, izarren arteko espazioan dagoen hautsa bezalakoak. Berria - Gaiak 2006-03-15
Partikulen (PM10) kontzentrazioari dagokionez, 2003an, 22 estaziotan gainditu zen (35 aldiz, gutxienik) giza osasuna babesteko eguneko batez besteko balioa. Berria - Euskal Herria 2004-11-09
Eguzki haizeak barreiatutako partikulak jasotzea zen NASAren espaziontziaren helburua. Berria - Gaiak 2004-09-09
Partikula moduan sakabanatuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1770. orr.
Zein da, adibidez, partikulen mekanika klasikoaren eta erlatibitatearen arteko erlazioa? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.
Partikulen fisika, indar nuklearrak eta elektrokimika. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 166. orr.
Eztanda gaitzetik segundo bi milioiren batera, unibertsoaren tenperatura mila bilioi gradura "jausi" zelarik, han hasiko ziren partikulak eta antipartikulak ziztu bizian sortzen eta suntsitzen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.
1983: W eta Z partikulak (bosoiak) aurkitu zituzten Carlo Rubbia eta Simon van der Meer zientzialariek. Berria - Gaiak 2004-09-30
Quark partikulen askatasun asintotikoaren inguruko lan bat. Berria - Gaiak 2004-10-06
Elektroi bat aldi berean uhin eta partikula izan daitekeela, hemen eta han egokitu daitekeela une berean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 101. orr.
Partikula mononuklear berezien lasterra. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 188. orr.
Ustezko quark-ak elkarrengandik oso gertu daudenean, haien arteko interakzioa hain da ahula non ia partikula libreen gisan portatzen baitira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.
Ordurako atomoa mundu bilakatua zegoen bera bakarrik, eta "dagoen denak" partikula elementalez osatua egotera pasa behar izan zuen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.
Partikula elementalak puntu infinitesimalak lirateke onenean ere, baina prezisio jakin batekin begiratu ezkero; handik gora [...], xehekiago behatu ezkero, lausotu egiten dira, lurrundu: izen-izanak galtzeko arrisku latzean amiltzen dira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.
Kutsadura, berriz, partikula erradioaktiboak zure gorputzean sartzen direnean gertatzen da. Berria - Gaiak 2004-10-26
"April in Paris" eta gau sakonaren sabelean sutan ariko diren denboraren partikula pozoituak, erbesteko egun zoriontsuak eta bakardadearen bularrak... sirena hotsak eta bizilagunen aieneak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 82. orr.
Gogoeta tontoak izaten dira normalenak etxetik kanpo, haizeak mugitzen dituen partikula jobialak sudurretik sartzen ari zaizkigunean, esate baterako. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 92. orr.
Hainbestekoa da mugikortasuna, hainbestekoa irudi kopurua eta hainbestekoa une sentigarri bateko partikula multzoa, ezen ez baitago agortzerik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 275. orr.
50 urte bete ditu CERN partikula laborategiak.Gurutzatze bakoitzean 20 partikula talka gertatuko dira. Berria - Gaiak 2004-09-30
Munduko partikula azeleratzailerik indartsuena, LCH deiturikoa. Berria - Gaiak 2004-09-30
Supersoken teorian oinarritutako partikula dezeleragailua amaituta zegoen, azkenik: Iriartek eta bere ekipo txikiak laborategiko sagu bat denboran lau minutu atzera bidal-tzea lortu zuten. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 81. orr.
'Genesis' kapsulak ekarritako eguzki partikulak egoera onean daudela esan dute. Berria - Gaiak 2004-09-11
Argi partikulak. Berria - Harian 2005-02-11
Hotsa uhinetan mugitzen dela esaten da, hotsa gertatzean aire partikula bakoitzak uhinak egiten baititu hots-iturritik datozkion bultzadei erantzunez atzera eta aurrera. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.
Bazirudien begi hutsez ikus zitezkeela mugarik gabeko urruntasun askera hegaldi harmoniatsuan zeramatzan aire-partikula ñimiño hozkirriak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.
Planetaz gain, ordea, izotz partikulak ere detektatu ditu teleskopioak. Berria - Gaiak 2004-05-29
Hauts partikula horiek asteroideek planeten aurka jotzen dutenean sortzen dira. Berria - Gaiak 2004-07-08
Suposatzen diat hauts-partikula guztiek balio dutela. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 382. orr.
Beste aplikazioetako bat polimero partikulak uretan barreiatuta daudenean lortzen da, hots, dispertsio polimerikoetan. Berria - Gaiak 2004-09-30
Axularrek, horrelako esaldiak bururatzen zitzaizkionean, eta baita laburragoetan ere, zeren kokatzen zuen esaldiaren hasieran, hartara irakurlea erne jar zedin zentzuaz, eta bait eta horrelako partikulak erabiltzen zituen lagungarri. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 63. orr.
Ez zegoen aditzaurrekoez osaturiko aditzik, baizik eta perpausari eransten zizkioten partikula batzuk, hitz txiki batzuk, aditza gehiago zehazteko. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 222. orr.
Hitz elkartuak eta partikula zenbait (arazi, gabe, eta, edo...) idazteko modua zehaztu zen. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 170. orr.
Horretan, baldintza prosodikoek zeresan handia dute zalantzarik gabe, bigarren kasuan "ez" partikulak beregaintasun handiagoa izan baitezake azentuaren aldetik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 131. orr.
Be'amal hitzean (‘Israelen sufrimenduan') (be- partikula 'ren' esan nahi duen min-en ordez dago), min 'amal Israel 'Israel-en artetik' esan balu bezala. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 104. orr.
Bai egoera jakin batera daramaten osagai "deiktikoak" biltzen badituzte; bai subjektu hiztuna eta bere solaskideak izendatzen dituzten izenordainak erabiltzen badituzte lehen edo bigarren pertsonan; bai osagai pronominalak edo loturako partikulak erabiltzen badituzte, lehenagoko edo etorkizuneko esaldiei dagozkienak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 113. orr.
aditza partikula (3); hauts partikula (5); partikula elementalak (3); partikula toxikoak (3); partikula txiki (3); partikula txikiak (3)
barreiatutako partikulak (4); eguzki partikulak (4); haizeak barreiatutako partikulak (4); hauts partikulak (4); osatzen duten partikulak (3)