Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Xedapen horixe dator Luis Errukitsuak, 837. urtean, Aix-la-Chapelleko batzarrean, bere hiru seme Pepin, Luis eta Karlosen artean egin zuen banaketan ere ; bai eta enperadore berberak hogei urte geroago Lotario, Pepin eta Luisen artean egin zuen beste partiketa batean ere. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 329. orr.
Gaur egun, ardura guztiak biren artean partitzeko joera gailentzen ari denean [...] partiketa hori posible zela sinistuta bizi izan garenoi geratu zaizkigu agerian desberdintasun nagusiak. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 47. orr.
Trieste lehen inperio austriarraren lurraldea zen eta orain Italiarena da Bigarren Mundu Gerraren ondorengo partiketagatik. Berria - Kultura 2004-07-28
Domingo borreroa soldaduekin parekatu zuten jan-edanen partiketan, eta nik abaurretarrekin banatzen nuen neure puska. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.
Jabetu zen nagusia gero eta gehiago aberats zedin arrisku pertsonalak hartzen zituela, eta mozkinen partiketa eskatu zuen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 93. orr.
Errentaren eta aberastasunaren gaineko benetako zerga progresiboek eragin itzela dute tartaren partiketan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 284. orr.
Ondare partiketek eten zuten tradizio hori. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 143. orr.
Bihitegiok [...] zeregin gaiztoa bete behar izan zuten Bigarren Mundu Gerraren ondoren egin ziren lur-partiketen kausaz: Rijeka eta Rijeka inguruak Jugoslaviaren esku gelditu zirelarik, handik bidali zituzten milaka eta milaka italiarren bizileku izan ziren Il Silos izeneko bihitegiok. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.
Bihar hitz egingo dugula, diru partiketan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 255. orr.
Goizero ogi partiketa egiten zen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 85. orr.
Kamioi-partiketak, garraioak eta halakoak gurditxo batez egitera behartu gintuzten, fusil ahoak garondoan ipini zizkigutelarik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.