Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zuen jakin Baionako eta Kanboko hautetsiak kanporatuak izan eta, Maximilien Robespierre-k kudeatu "Les Montagnards" partiduaren aginduekin ados ziren beste batzuek ordezkatu zituztela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 192. orr.
Posta-kutxan propaganda baizik ez du aurkitu, eta partiduko idazkaritzako gutun bat. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 53. orr.
Solbes partiduko kidea zen, hamar kaleratuetako bat. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 192. orr.
-Mutil hori, txoferra, zera -ez nekien nola galdetu, eta zuzen jo nuen-, zein partidutakoa da? Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 61. orr.
Partidu bi ziren, itxura batean lehian, baina de facto biak Trujillo diktadorearen mende eta zerbitzura. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 244. orr.
Halako batean, dimisioa aurkeztu eta partidua utzi zuen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 97. orr.
Partiduko Zuzendaritza Batzordeari jakinarazi nion dena. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 25. orr.
Nazioarteko harremanak eta partidu politikoen artekoak kontu handiz hartu zituen. Berria - Kultura 2004-12-05
Partidu kontserbadoreko kide egin naiz, eta xake-klub batekoa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 204. orr.
Elizako kanpaiek bederatziak jo zituztenean, Vicente eta eskualdeko Partidu Sozialistako hiru kide agertu ziren plazara. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 62. orr.
Banekien partidu komunistakoa zena. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 173. orr.
Alemanian politikako eskuin muturra, lehenagoko Hitler eta holako batzuen oroitzapen txarrak utzi zituena, beti bizi eta noiztenka mintzo NPD partidu nazionalistaren bidez. Herria 2005-02-17
Berori ere hasi behar al zaigu ezkerreko partiduen izen ona zikintzen? Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 141. orr.
Institutuan nengoen eta nire irakasle gehienak Partidukoak ziren, eta nik miretsi egiten nituen nire irakasleak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 87. orr.
euskadiko partidu komunistaren (4); partidu komunistaren (6); partidu politikoek (3); partidu popularrak (7); partidu sozialistako (3)