Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

partidu1 1 (orobat partido g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian partidu eta partida agertzen dira) iz partida.

Barbarak New York Yankees taldearen partidu batera gonbidatu nau.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 159. orr.

Harmailak lepo jendez, partiduak halako ikusmina sortua baitzuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 119. orr.

-Minutu asko falta al dira partidua bukatzeko? -galdetu zuen M-k.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.

Partidu aspergarria gaurkoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 37. orr.

Gerla izan zelarik, Nipongo inperadorearen japoniar soldadoek Shanghai bereganatu zutelarik, Jai Alaiko partiduak ez ziren gelditu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 118. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hurrengoan tabernan juntatuko gaituk elkarren berri izateko, eta gero pilota-partiduan egurra emango diat.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 124. orr.

Lagunarteko pala-partiduetan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 146. orr.

Telebistan futbol partidu bat ematen ditek gaur.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.

Ordu erdiko futbol partiduak jokatuko genituen gero, hamarretatik aurrera, ia goizero.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 129. orr.

Home run bat zer den doi-doi dakien batentzat aspergarri samarra suerta daiteke lau orduko beisbol partidu bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

futbol partidu (7); futbol partidu batean (3)

futbol partidua (3)

partiduak ikustera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus