Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
partidista izond alderdikeriari dagokiona, alderdikeriak joa. ik alderdikari.
Baina berehala desestimatu zuen pentsamendu hori, guztiz partziala eta partidista zelako. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 41. orr.
Senitartekoek eskatu dute ekitaldi horretan «inolako adierazpen politiko edo partidistarik ez izatea». Berria - Kultura 2004-06-27
Ez, ez da komeni terrorismoaren erabilera partidista egitea. Berria - Mundua 2004-07-25
Ez alderdi barrutan dauden botere faktikoak, ez interes partidisten maltzurkeriak, ez gezur eta irainak eta ez ezerk ezin izango dute herritarraren ahotsa isilarazi. Berria - Harian 2005-01-16
Ika-mika partidista baztertu behar da. Berria - Euskal Herria 2004-08-03