Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

partidatxo 1 iz adkor partida. ik partidatto; partidaño.

Batzuetan, neguan eta, igual 20 lagun egoten dira hemen irakurtzen, edota partidatxo bat botatzen edozertan, edota xakean, jokoa ere besteengan irakurtzeko halako beste modu bat besterik ez baita!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 102. orr.

-Tira, mutiko, garagardo bat eskatu eta partidatxo bat jokatuko diagu.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 122. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Belardian etzanda egon nahi zuten guztiek, kalabaza-zuku hotz-hotza edanez, tarteka gobstone-partidatxoren bat jokatuz edota txipiroi erraldoia aintzira gainean nagi-nagi nola ibiltzen zen ikusiz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 255. orr.

3 partida laburra.

Parisen jokatu dute gureek mexikarrekin, hiru partida laburreko lehiaketa bat, lehen bi partidatxoak 15 etara eta bestea 10 etara.  Herria   2001-03-22

Pilotariek puntu bakar bateko partidatxoak jokatzen zituzten banaka.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 189. orr.

Aguirrek ez du aintzat hartzen, entrenamenduetan partidatxoetatik at ere geratu izan da.  Berria - Kirola   2004-05-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus