Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

partida 1 iz bi lagun edo talderen arteko kirol norgehiagoka.

Partida xisteraz jokatuko zen eta hamar jokaldi izango ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.

Ikusmin handiarekin hasi zen partida.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.

Bezperan, bero handiegia zegoenez, partida egin ordez belazeetan etzan ziren.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 18. orr.

Atotxara joaten hasi baitzen igande guztietan, Errealaren partidak ikustera.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 12. orr.

Txekiaren eta Eslovakiaren arteko partida bateko finalera joan nintzen iaz, eta zaleek 'Txekoslovakia, Txekoslovakia' oihukatzen zuten.  Berria - Mundua   2004-04-28

Halako batean partidako epaileak okerren bat egin du, eta albaniarrak oihuka.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 67. orr.

Argi zegoen partida irabazteko aukerarik banuela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 36. orr.

Lau eta bat galdu, baina partida lapurtu omen zieten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 212. orr.

Horiek frontoian segituko dute, jo eta apurtu, partidak irabazi eta partidak galdu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 211. orr.

Bi aldiz partida luzaturik, ezin zuten bururatu ahal izan, hain ziren nekatuak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 36. orr.

Orain arte lehen taldearekin 94 partida jokatu ditu Espainiako Ligan, eta bost Kopan.  Berria - Kirola   2004-04-03

24 partida jokatu ditu Suediarekin, eta 9 gol egin ditu.  Berria - Kirola   2004-06-26

Partida hartan ez nuen golik sartu.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 143. orr.

Nik ez diat azpikeriarik egin eta hik ezin duk jokoa utzi, amaitu egin behar diagu partida!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 130. orr.

Vienaraino joan eta Athleticen partida ikusi gabe itzuli ziren 4.000 jarraitzaileak. telebistak Espainiako selekzioaren partida bat ematen zuela.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 31. orr.

Tentsio bereziko partida izan nuen igande arratsalde hartakoa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 135. orr.

2 (izenondoekin)

Partida eder baten ikusteko parada ukanen dugu.  Herria   2005-06-23

Partida osoki ederra, joa azkar eta kintze ederrak egin dituzte.  Herria   2002-08-15

Partida txukuna egin zuen.  Berria - Kirola   2004-01-16

Oso partida txarra egin nuen, baina txistu egiten didaten aurreneko aldia izan zela uste dut.  Berria - Kirola   2004-03-05

30. tantoa arte oso partida gogorra izan zen, zaila.  Berria - Kirola   2004-01-16

Bagenekien partida bortitza izanen zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.

Ez, partida arriskutsu baten azken jokaldia da.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 195. orr.

Denboraldiko partida garrantzitsuena.  Berria - Kirola   2006-03-19

Korearen kontrako partida erabakigarri eta polemikaz betetakoan.  Berria - Kirola   2004-06-18

Partida gogoangarri haren biharamunean amak ohetik jaikiarazi ninduenean, beldur lauso batek harturik nengoen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 39. orr.

Partida gustagarria egin daukute lau pilotariek Angelu Haizpean.  Herria   2005-05-26

Partida bereziak dira, gainera orain kanporaketa izango da.  Berria - Kirola   2004-02-05

Partida zaila izango da, Itxakok talde oso ona baitu.  Berria - Kirola   2004-04-30

Hemen erran dezaket zinez partida borrokatua izan dela, hastetik bururaino.  Herria   2004-04-22

3 (izenlagunekin)

Joaneko partidako emaitzari eutsi nahi ziolako.  Berria - Kirola   2004-03-10

Harrezkero Denoueixek Alberto eta Saizarrekin osatu ditu deialdiak, baita Txapeldunen Ligako itzuliko partidakoa ere.  Berria - Kirola   2004-03-16

Nazioarteko partidaren bat edo ospakizun handiren bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 154. orr.

Partida ezkutuak gehienak, isilpeko partidak, gu gehienon oharkabean jokatuak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 98. orr.

Festa batean izan zen, larunbat gau batean, ligako partida jokatu ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 149. orr.

Hegoaldeko ezker-paretako partida baten animazioa entzunarazi.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 125. orr.

20 urtez azpikoen Munduko Kopako partida bat zen, Qatarren.  Berria - Kirola   2004-06-18

Hegoamerikako Txapelketako partida zen.  Berria - Kirola   2004-06-18

Pilotari haundienekin, sekulako partida ederrak izan dituk plaza huntan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 33. orr.

Jose Luis Bilbaok, ahaldun nagusiak, igandeko partidak Bilbo Basketen patrika ez duela urratuko aurreratu du.  Berria - Harian   2006-01-20

Harryk ez zuen biharamuneko partida beste kezkarik buruan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 140. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Muntatu zioten pilota partida bat, berak bien kontra jokatzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 119. orr.

Iluntze askotan frontoira joaten ginen jai-alai partidetara.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 135. orr.

Futbol-partida gehienak igande goizez izaten nituenez gero, [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 81. orr.

Bordeleko talde baten kontrako saskibaloi partida jokatu genuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 22. orr.

Joan den astean aipatu dugu Baiona eta Miarritzeren arteko errugbi partida, Baionesek irabazia Miarritzeko kirol zelaian.  Herria   2004-09-30

Gustura ikusiko omen zuen, beisbol partida bat zuzenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 150. orr.

-Jaun-andreok, bukatu da mus-partida...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 71. orr.

Marcel Martin poker partida batean ezagutu zuela esan zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 264. orr.

Lau edo bost asteren buruan bazen pilota partida bat desafiozkoa Alduden, herriko besten karietara.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 117. orr.

Haren entretenimendu bakarrak karta partida bat, txotxetan jostatzea edo Baionatik ekarri liburuen irakurketa ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 139. orr.

Igandeetan, bainua, meza, domino-partida edo autoan paseoa arratsaldean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 53. orr.

Ping-pong partida batera gonbidatu nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.

Liburua, oro har, antzinako xake-partida anitz eta anitzen bilduma zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 18. orr.

Mutilak galdetu zuen ea egia al zen Macek billar-partida baten kontura sosen bat irabazi zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 85. orr.

Dardo partida bat proposatu zion Gabini.     «Kuskue tanden», 2004 - 157. orr.

Golf partida bat jokatzeko egin zion gonbitea onartu zuela.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 10. orr.

Erabat ahaztu zitzaien whist-partida; gai oroz eztabaidatu eta mintzatzen ziren oihuka.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 224. orr.

Quidditch-partida batean Harryk eta Malfoyk behin bakarrik jokatu zuten elkarren aurka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 83. orr.

GameBoy partida bat jokatzeko desafioa egin dit.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 16. orr.

Joka-partida polit baten ikusle bilakatzeko esperantzan, gainerako ikasleok pilatzen hasiak ginen, bi borrokarigaien inguruan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Partida-bezperan, haizea ia hurakan bihurtu zen, eta sekula baino indartsuago egiten zuen euria.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 140. orr.

Arsenalean ia etengabe izaten zen partida-leku bat, apusturik txikiena txakur handi batekoa zena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

6 irud/hed

Khodorkovski eta Putinen arteko partida oraindik ez da amaitu: «Alde bakoitzak arma nuklearrak ditu» dio Ian Hague Firebird etxeko adituak.  Berria - Ekonomia   2004-07-11

Partida alde jarri zaio Gas Naturali.  Berria - Ekonomia   2006-01-04

Historiako orrialdeetara igaroko diren Pearl Harbor edo Normandia legezko lekuetan ez ezik beste inguru askotan ere partidako tantoak jokatzen dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 211. orr.

Partida luze doa eta Jack Guynn Atlantako Erreserba Federaleko presidenteak adierazi zuen banku zentralak ez duela promes egin diruaren prezioa pixkanaka igoko luketenik.  Berria - Ekonomia   2004-06-15

Alabaina, iseka egiten ziotenek partida galdu dute, baita erreferenduma baino aste batzuk lehenago armetarako deia egiten zuen Carlos Andres Perez Venezuelako presidente ohiak ere.  Berria - Mundua   2004-08-22

Partida irabazten ari gara jada, ez baitago ezkutuko akordiorik eta, ziur aski, kalte-ordain mamitsuak jasoko baititugu.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Heriotzak biziari partida irabazi izan balio bezala, mamu ibiltarien hilerrian.  Berria - Harian   2005-03-11

Gobernu ituna lortzeko partida zaila izango dela aitortu du Ibarretxek.  Berria - Harian   2005-04-18

7 ipar aurkaria.

Azken urteetan boza makurra eta erkastua, bikarioa partida zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 51. orr.

Luzaide eta Garaziko gazteek, mendiz mendi joanez, karabineruak zituzten partida, Espainiako lurretan, eta guardak Frantziakoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 219. orr.

Eta bere ustez, kanpotiarrak ditu partida.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 190. orr.

Ez zituen beraz Nafarrak bakarrik partida Aimerik!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 124. orr.

Kamioitik mitraileta asots nasaiak ozen zetozen eta partida zuena irudiz, tiratzaile bakartia, tiratzetik gelditu zen, hila menturaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 254. orr.

Koioteak egiazki partida zituen: urruneko lur ertzetan garrasika ari izan ondoren, nehork ez ustean, itsumandoka hurbiltzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 36. orr.

Gosea zuen partida, preso guziek bezala, funtsean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 11. orr.

Luzaide eta Garaziko gazteek, mendiz mendi joanez, karabineruak zituzten partida, Espainiako lurretan, eta guardak Frantziakoan  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 219. orr.

8 jende armatuaren talde txikia.

Partidako bi erortzen ikusi nituen, aurren-aurreneko tiroetan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.

Uhaitzandiren gaineko zubian partida txiki bat zegoen zaindari, erdi logaleturik oraino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.

Zeren gaztelutik iltki orduko jalgi baitzitzaigun biderat gaztelau-partida bat, jauregirat itzularazi eta gibelarazi gintuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 630. orr.

Tartekoa, adibidez, eta txosten hartan ikasi nuenez, Goierriko Jauregi "Pastor" gerrillari ospetsua zegoen, 1808az geroztik partida mota guztietan partaide sutsu izana.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 199. orr.

Begirale-partida txiki baterako (sei lagun ginen) hautatu ninduten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 247. orr.

9 kontuetako saila.

2004. urterako defizit publikoa aurreikusitakoa baino %0,78 handiagoa izango dela iragarri zuen atzo, PPren gobernuak jaso ez zituen partida batzuk horrela zenbatu direlako.  Berria - Ekonomia   2004-07-17

Defizit handiagoa eragiteko arriskua duten beste partida batzuk, iraganean egindako ekintzenak, ere jakinarazi zituen Solbesek: Renferen zorra, GIF delakoa, eta Estatuko Ur Sozietateak.  Berria - Ekonomia   2004-07-17

Partida aurreko urtean baino %8,4 handiagoa da.  Berria - Harian   2005-12-23

Partida, legez, honela zehaztuta dago: 18.000 euro inguru Eusko Legebiltzarrean eskuratutako eserleku bakoitzagatik.  Berria - Harian   2005-06-08

14 milioi eurotan handituko dira hezkuntza eta euskararen aldeko partidak.  Berria - Harian   2005-12-30

1994az geroztik, urtero EAEko aurrekontuetan «alderdien ohiko funtzionamendua laguntzeko» Eusko Legebiltzarrak zehazten duen partida bat dago alderdientzat.  Berria - Harian   2005-06-08

Hizkuntza politika bultzatzeko 707.740 euroko partida bozkatu du Kontseilu nagusiak, nagusiki euskararentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Ongizate Saila: 207.828.488 euroko partida izanen du heldu den urterako.  Berria - Harian   2005-12-23

10 (hitz elkartuetan)

Aurrekontu partidak eratu ondare etnografikoa kudeatzeko eta babesteko.  Berria - Kultura   2004-10-28

Erabakiak hartu behar dira, eta aurrekontu partidak behar ditugu abeltzainen krisiari aurre egiteko.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

2004ko aurrekontuetan diru partida bat eskatzen zen, liburutegi digitalaren eta liburutegi nazionalaren proiektuak bideratzeko.  Berria - Kultura   2004-01-04

Gipuzkoako Ganberak formaziorako diru partidak handitu ditu.  Berria - Ekonomia   2004-01-29

Hitzarmen Bereziko diru partidak kudeatzeko azkenaurreko bilera zen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

aintzin partida (18); aitzin partida (16); amaitu zen partida (25); asteko partida (10); asteleheneko partida (32); asteleheneko partida garatenean (9); atzoko partida (59); aurkako partida (187); aurreko partida (16); aurreneko partida (51); azken partida (283); azken partida izango (9); azken partida jokatu (22); azken partida jokatuko (23); azkeneko partida (13)

bartzelonaren aurkako partida (11); bi partida galdu (15); bi partida irabazi (34); bi partida jarraian (20); bi partida jokatu (56); bi partida jokatuko (41); bi pilota partida (22); bigarren partida (207); bigarren partida irabazi (17); bigarren partida jokatuko (27); biharko partida (23); binakako partida (10); bosgarren partida (30); bost partida irabazi (13); bost partida jokatu (19); bukatu zuen partida (11); bururatu dute partida (9); buruz buruko partida (19)

denboraldiko partida (25); dezake partida (10); dira partida (47); diren partida (13); diru partida (26)

erabaki zuen partida (18); errugbi partida (11); esku huskako partida (11); estreinako partida (33); etxeko partida (12)

faseko partida (12); final laurdenetako partida (24); finalerdietako lehen partida (21); finalerdietako partida (12); futbol partida (73); futbol partida bat (12)

gaitzeko partida (21); garateneko partida (14); gaurko partida (139); gaurkoa partida (11)

hasi zuen partida (37); hasi zuten partida (16); helduden asteleheneko partida (20); hiru partida galdu (17); hiru partida irabazi (29); hiru partida jarraian (21); hiru partida jokatu (42); hiru partida jokatuko (27); hirugarren partida (121); hirugarren partida galdu (9); hirugarren partida irabazi (10); hirugarren partida jokatuko (11); horrelako partida (13)

ia partida osoan (14); igandeko partida (45); irabazi beharreko partida (12); irabazi zuen partida (10); iraun du partida (10); iraun duen partida (14); itzulerako partida (11); itzuliko partida (72); itzuliko partida jokatuko (10); izan da partida (12); izan partida (14); izan zen partida (20); izan zuen partida (12); izan zuten partida (12); izango da partida (13)

jaialdiko partida (23); jaialdiko partida nagusian (17); jardunaldiko partida (59); jardunaldiko partida jokatuko (14); joaneko partida (70); joaneko partida jokatuko (15); jokalariek partida (9); jokatu beharreko partida (20); jokatu da partida (21); jokatu den partida (17); jokatu partida (37); jokatu zuen partida (16); jokatu zuten partida (12); jokatuko da partida (15); jokatuko den partida (14); jokatuko duen partida (13); jokatuko duten partida (16); jokaturiko partida (17); jokatutako partida (72); jokatutako partida guztiak (9); jokatutako partida nagusia (17)

kanpoko partida (10); kanporaketa partida (9); kanporaketako lehen partida (9); kitarako partida (14); kontrako partida (105); kopako partida (48); kopako partida bat (9)

lagunarteko partida (29); lagunarteko partida bat (11); larunbateko partida (19); lau partida galdu (12); lau partida jokatu (32); lau partida jokatuko (13); laugarren partida (46); laugarren partida galdu (12); laugarren partida irabazi (9); lehen partida (550); lehen partida galdu (32); lehen partida irabazi (40); lehen partida izango (9); lehen partida jokatu (43); lehen partida jokatuko (28); lehen partida jokatzeko (10); lehenengo partida (32); ligako lehen partida (15); ligako partida (53); ligaxkako azken partida (11); ligaxkako partida (13); luzeko partida (15)

madrilen aurkako partida (10); mus partida (20)

nolako partida (14)

orain arteko partida (10); ortzegun huntako partida (10); ortzeguneko partida (12); oso partida garrantzitsua (11); oso partida ona (12)

partida amaiera (9); partida amaieran (19); partida amaitu (47); partida amaituta (23); partida amaitutakoan (14); partida amaitzear (10); partida amaitzeko (75); partida anoetan (14); partida aproposa (10); partida arras (10); partida asko (63); partida asko jokatu (15); partida askotan (13); partida atakatua (17); partida aurrera (32); partida aurrera ateratzeko (9); partida aurretik (21); partida azken (11); partida baino (59); partida baino ez (21)

partida baino gehiago (18); partida bakar (48); partida bakar bat (37); partida bakarra (78); partida bakarra galdu (14); partida bakarra irabazi (17); partida bakarra jokatu (11); partida bakarrean (11); partida bakarrera (26); partida bakarrik (20); partida bakoitza (17); partida bakoitzean (30); partida bakoitzeko (18); partida bana (27); partida bana irabazi (9); partida bat (512); partida bat baino (12); partida bat ere (15); partida bat galdu (18); partida bat gehiago (16); partida bat gutxiago (11); partida bat ikustera (9); partida bat irabazi (35); partida bat jokatu (38); partida bat jokatuko (24); partida bat jokatzea (10); partida bat jokatzeko (16); partida batean (106); partida batek (14); partida batekin (14); partida bateko (113); partida bateko zigorra (108); partida baten (55); partida batzu (27); partida batzuetan (24); partida batzuk (26); partida behar (15); partida behartu (9); partida bera (13); partida berdindu (21); partida berdindu zuen (9); partida berdintzea (13); partida berdintzea lortu (10); partida bere (16); partida berezia (63); partida berezia da (10); partida berezia izango (32); partida bertan (40); partida bertan behera (37); partida beste (9); partida besterik (28); partida besterik ez (27); partida bezperan (11); partida bi (17); partida bideratu (10); partida bikaina (35); partida bikaina egin (22); partida biribila (20); partida bizia (10); partida bukaeran (14); partida bukatu (42); partida bukatu arte (9); partida bukatuta (22); partida bukatzeko (26)

partida da (58); partida daramatza (27); partida dela (10); partida du (29); partida dute (22)

partida eder (85); partida eder bat (29); partida eder baten (16); partida eder hau (13); partida ederra (78); partida ederra egin (21); partida ederra izan (10); partida ederrak (15); partida egin (48); partida erabaki (23); partida erabakigarri (10); partida erabakigarria (76); partida erabakigarria jokatuko (13); partida erabakigarriak (11); partida erabakigarrian (9); partida erabakita (45); partida erabakita utzi (14); partida erabakita uzteko (12); partida erabakitzeko (16); partida erabat (18); partida erakargarria (11); partida erditan (14); partida ere (58); partida erraza (43); partida erraza izango (19); partida eskasa (16); partida esku (15); partida esku huska (14); partida espero (13); partida espero duzu (9); partida estua (19); partida eta (124); partida etxean (34); partida ez (80); partida ez da (12); partida ez zen (23); partida ezin (17)

partida falta (46); partida falta dira (20); partida falta direla (9); partida final (10)

partida gaitza (32); partida galdu (201); partida galdu ditu (19); partida galdu du (26); partida galdu gabe (10); partida galdu ostean (9); partida galdu zuen (30); partida galdu zuten (13); partida galduko (9); partida galduta (14); partida galdutzat (12); partida galtzea (13); partida galtzen (10); partida garatenean (13); partida garrantzitsu (11); partida garrantzitsua (67); partida garrantzitsua da (19); partida garrantzitsuak (20); partida garrantzitsuena (17); partida gaur (18); partida gehiago (39); partida gehiago jokatu (10); partida gehien (27); partida gehien jokatu (17); partida gehienak (20); partida gehienetan (15); partida gelditzen (17); partida geratzen (31); partida geratzen dira (10); partida geratzen zaizkio (9); partida gogor (30); partida gogorra (106); partida gogorra eta (10); partida gogorra izan (16); partida gogorra izango (25); partida gogorra jokatu (9); partida gustagarria (20); partida guziak (23); partida guzian (15); partida guziz (9); partida guztia (10); partida guztiak (178); partida guztiak dira (13); partida guztiak galdu (10); partida guztiak irabazi (40); partida guztiak jokatu (20); partida guztian (35); partida guztietan (67); partida guztiz (11); partida handia (28); partida handia egin (9); partida haren (10); partida hartan (43); partida hartatik (9); partida hasi (133); partida hasi aitzin (9)

partida hasi aurretik (44); partida hasi baino (18); partida hasi eta (39); partida hasiera (26); partida hasierako (12); partida hasieran (44); partida hasieratik (29); partida hau (263); partida hau ere (23); partida hau eta (21); partida hauek (13); partida hauetan (12); partida haundi (15); partida haundia (18); partida haustea (11); partida hautsi (11); partida honetan (9); partida hori (102); partida horiek (49); partida horien (13); partida horietako (11); partida horietan (30); partida horrek (17); partida horren (29); partida horretako (10); partida horretan (39); partida horretarako (22); partida horri (9); partida hortan (11); partida hunek (49); partida hunek ere (9); partida hunekin (13); partida hunen (20); partida huntan (111); partida huntan ere (12); partida hura (55)

partida ia (13); partida ikusgarria (29); partida ikusi (35); partida ikusteko (24); partida ikusten (16); partida ikustera (16); partida interesgarria (14); partida irabaz (9); partida irabazi (342); partida irabazi behar (23); partida irabazi ditu (37); partida irabazi dituzte (16); partida irabazi du (34); partida irabazi dute (9); partida irabazi eta (34); partida irabazi ondoren (9); partida irabazi zuen (39); partida irabazi zuten (21); partida irabaziko (11); partida irabazita (35); partida irabaziz (10); partida irabaztea (52); partida irabazteko (88); partida irabazten (38); partida izan (77); partida izan zen (38); partida izanen (15); partida izango (92); partida izango da (55); partida izango du (13)

partida jarraian (76); partida jarraian galdu (14); partida jarraian irabazi (17); partida joan (27); partida joan behar (12); partida joka (10); partida jokatu (625); partida jokatu aurretik (10); partida jokatu behar (27); partida jokatu beharko (17); partida jokatu ditu (165); partida jokatu dituzte (33); partida jokatu dituzu (9); partida jokatu eta (29); partida jokatu ondoren (16); partida jokatu zen (12); partida jokatu ziren (16); partida jokatu zituen (46); partida jokatu zuen (40); partida jokatu zuten (35); partida jokatuko (360); partida jokatuko da (14); partida jokatuko dira (44); partida jokatuko ditu (37); partida jokatuko dituzte (27); partida jokatuko du (96); partida jokatuko dute (114); partida jokatuta (10); partida jokatzea (24); partida jokatzeko (58); partida jokatzen (28); partida jokatzera (10)

partida kaskarra (22); partida kaskarra jokatu (12); partida kopurua (9)

partida larunbatean (12); partida lehen (12); partida lehiatua (10); partida luzatu (12); partida luzatu ahala (9); partida luze (25); partida luze eta (10); partida luzea (15)

partida nagusia (53); partida nagusian (68); partida noiz (9); partida nola (15)

partida ofizial (12); partida on (39); partida on bat (27); partida ona (140); partida ona egin (55); partida ona jokatu (28); partida onak (27); partida ondo (10); partida onena (10); partida orekatu (13); partida orekatua (13); partida oso (109); partida oso garrantzitsua (17); partida oso gogorra (9); partida oso parekatua (9); partida osoa (46); partida osoa jokatu (16); partida osoan (145); partida osoan zehar (11); partida ostean (10)

partida parekatua (10); partida partidako (12); partida partidako giltzak (12); partida polita (36); partida pollit (25); partida pollit hau (9); partida pollita (23); partida prestatzeko (25); partida prestatzen (14)

partida segidan (11); partida serioa (23); partida serioa egin (11); partida soilik (16)

partida trinketean (15); partida txar (10); partida txarra (32); partida txarra egin (15); partida txukuna (27); partida txukuna egin (9)

partida zaila (69); partida zaila izango (24); partida zailak (9); partida zen (24); partida zeramatzan (12); partida zuen (21); partida zuzenean (15); partidaz partida (42); partidaz partida joan (16)

pilota partida (328); pilota partida bat (32); pilota partida esku (14); pilota partida eta (29); pilota partida trinketean (11)

quidditch partida (11)

realak partida (9)

sei partida (62); sei partida jokatu (19); seigarren partida (25); seigarren partida irabazi (11); sekulako partida (14)

taldeak partida (24); tauk partida (9); torneoko partida (14); txapeldunen ligako partida (11); txapelketako bi partida (10); txapelketako lehen partida (13); txapelketako partida (53)

xake partida (21)

zazpi partida (60); zazpi partida jokatu (24); zazpigarren partida (14); zegoen partida (11); zen partida (194); zen partida hau (11); zen partida osoan (10); zer partida (9); zinez partida (11); zion partida (13); ziren partida (40); zituen partida (19); zortzi partida (43); zortzi partida jokatu

arteko partidak (31); asteko partidak (16); atzoko partidak (17); aurkako partidak (32); azken bi partidak (53); azken bost partidak (12); azken hiru partidak (28); azken lau partidak (15); azken partidak (36); azken sei partidak (14); baina partidak (19); beste bi partidak (15); beste partidak (16); bi partidak (251); bi partidak galdu (22); bi partidak irabazi (46); bigarren jardunaldiko partidak (9); bost partidak (27); bost partidak irabazi (9); da partidak (12); dira partidak (28); diren partidak (10); diru partidak (11); ditu partidak (9); dituen partidak (10); dituzte partidak (11); du partidak (21); duten partidak (10); eta partidak (37); etxeko partidak (34); euren partidak (10); final laurdenetako partidak (15); futbol partidak (14); galdutako partidak (10); gaurko partidak (85); gaurko partidak miarritzek (10); handiko partidak (12); hiru partidak (103); hiru partidak galdu (18); hiru partidak irabazi (31); hirugarren partidak (9); horrelako partidak (9); hurrengo partidak (12); iraun du partidak (11); itzuliko partidak (18); jardunaldiko partidak (73); jardunaldiko partidak gaur (11); jardunaldiko partidak jokatuko (10); joaneko partidak (29); jokatuko dira partidak (11); jokatutako hiru partidak (9); jokatutako partidak (22); kontrako partidak (14); lagunarteko partidak (11); lau partidak (52); lau partidak irabazi (13); laurdenetako partidak (15); lehen bi partidak (31); lehen partidak (41); ligako partidak (10); mailako partidak (13); mus partidak (9); partidak aurrera (33); partidak aurrera egin (20); partidak behar (11); partidak bi (9); partidak dira (10); partidak ere (29); partidak eta (27); partidak ez (42); partidak ez zuen (11); partidak galdu (81); partidak galdu ditu (25); partidak galdu egin (18); partidak gaur (27); partidak ikusi (10); partidak irabazi (143); partidak irabazi ditu (32); partidak irabazi dituzte (12); partidak irabazi egin (22); partidak irabazi ondoren (11); partidak irabazi zituen (13); partidak irabazi zituzten (10); partidak irabazita (19); partidak irabaztea (26); partidak irabazteko (24); partidak irabazten (20); partidak izan (14); partidak izango (9); partidak jokatu (59); partidak jokatu ahala (10); partidak jokatuko (67); partidak jokatuko dira (35); partidak jokatuko dituzte (23); partidak jokatzea (14); partidak jokatzeko (9); partidak jokatzen (23); partidak ligan (11); partidak miarritzek (11); partidak oso (12); pilota partidak (59); sei partidak (26); test partidak (10); txapelketako partidak (11); z gaurko partidak (14); zuen partidak (19)

atzoko partidako (9); bi partidako (27); bi partidako zigorra (18); da partidako (19); da partidako gakoa (11); ditu partidako (9); eta partidako (13); gaurko partida partidako (12); gol partidako (23); izan zen partidako (38); izango da partidako (9); joaneko partidako (27); lau partidako (9); lehen partidako (21); partida partidako (12); partida partidako giltzak (12); partidako azken (46); partidako azken txanpan (13); partidako bigarren (9); partidako emaitza (10); partidako gakoa (18); partidako giltzak (30); partidako irabazleak (14); partidako jokalari (10); partidako lehen (49); partidako minutu (13); partidako onena (34); partidako zigorra (35); partidako zigorra jarri (11); z partidako (19); z partidako giltzak (16); zen partidako (39); zen partidako onena (15); ziren partidako (11); zuen partidako (16); zuen partidako lehen (9)

arteko partidan (25); atzoko partidan (26); aurkako partidan (133); aurreneko partidan (18); azken partidan (145); beste partidan (41); bigarren partidan (67); den partidan (9); duen partidan (25); duten partidan (14); eta azken partidan (11); eta partidan (21); finalerdietako lehen partidan (9); gaurko partidan (45); hirugarren partidan (24); hurrengo partidan (21); igandeko partidan (12); itzuliko partidan (37); jaialdiko aurreneko partidan (9); jaialdiko lehen partidan (12); jardunaldiko partidan (13); joaneko partidan (150); jokatu zuten partidan (10); jokatuko duen partidan (15); jokatuko duten partidan (10); jokaturiko partidan (28); jokatutako partidan (42); kontra jokatutako partidan (10); kontrako partidan (85); kopako partidan (9); larunbateko partidan (9); lehen partidan (202); lehenengo partidan (16); multzoko beste partidan (12); partidan bezala (15); partidan buru (10); partidan buru belarri (10); partidan egin (11); partidan erabakiko (9); partidan erabat (10); partidan ere (17); partidan eta (15); partidan ez (30); partidan hartu (16); partidan hartu zuen (14); partidan izan (16); partidan izandako (10); partidan min (10); partidan sartu (30); partidan sartuta (20); partidan sartzea (15); partidan sartzeko (16); partidan zehar (22); txapelketako partidan (11); zen partidan (13); zuen partidan (30); zuten partidan (13)

azken partidara (10); bi partidara (10)

arteko partidaren (13); atzoko partidaren (19); aurkako partidaren (43); azken partidaren (15); baina partidaren (12); da partidaren (10); eta partidaren (36); gaurko partidaren (20); igandeko partidaren (12); joaneko partidaren (10); kontrako partidaren (26); larunbateko partidaren (10); lehen partidaren (19); partidaren amaiera (11); partidaren amaieran (23); partidaren atarian (34); partidaren aurreko (10); partidaren aurretik (39); partidaren azken (35); partidaren azken txanpan (15); partidaren bat (29); partidaren bezperan (22); partidaren bigarren (14); partidaren bigarren zatian (11); partidaren erritmoa (43); partidaren gakoa (12); partidaren garrantzia (10); partidaren hasieran (33); partidaren hasieratik (11); partidaren hondarrean (14); partidaren inguruan (9); partidaren lehen (31); partidaren nondik (23); partidaren nondik norakoa (13); partidaren ondoren (43); partidaren ondotik (12); partidaren ostean (42); partidaren zain (10)

aurkako partidari (9); ekin zion partidari (23); ekin zioten partidari (13); eta partidari (21); eta partidari buelta (11); gaurko partidari (30); gaurko partidari begira (10); partidari aurre (22); partidari aurre egiteko (19); partidari begira (39); partidari buelta (46); partidari buelta eman (14); partidari buelta emateko (15); partidari buruz (14); partidari dagokionez (15); zion partidari (43); zioten partidari (29)

partidarik galdu (68); partidarik galdu gabe (24); partidarik garrantzitsuena (12); partidarik irabazi (44); partidarik irabazi gabe (12); partidarik jokatu (43); partidarik jokatu gabe (12); partidarik onena (30)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus