Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

partetxo iz adkor partea, parte txikia. ik parteño.

Baina, lehendabizi, itunaren hire partetxoa bete behar duk.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 354. orr.

Euskalgintzako osagai guztiei [...] beste neurri bat eman die Egunkaria-k: unibertsoaren trataera ematen die, osotasunean hartzen du, eta ez zati handi baten partetxo bezala.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Zorionez, hala ere, Holandako biztanleen partetxo batek baizik ez du etsaien alde jokatzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 258. orr.

Ortodoxia nagusi intrantsigenteak ez bezala, Laín Entralgo-k Anti-Espainiaren parte bat bederen (Machado, etab.) Espainiaren partetxotzat edo gura zizun ulertu, nolabait salbatu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 275. orr.

Gaur egun bizirik dauden espezieak ez dira, guztira, eboluzioan zehar agertu eta gero desagertu direnen partetxo bat baino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus