Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lorategian parterre borobilak zeuden, kolore zuri eta horiko loreekin, eta magnolia aski handiak, inguruko basoko pago-lizarren aldean bigunak ematen zutenak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.
Iturriaren eraikina plazaren erdian zegoen, parterrez eta belarrez inguratua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 310. orr.
Zuhaitz eta parterreak zeuden hesiak babesturiko eremuan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.
Hortentsiak, berak hainbeste maite dituen gerberaz betetako parterreak, primula kolore ezberdinetakoak, garo exotikoak... Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 146. orr.
Ubanbe bakarrik imajinatu ahal nuen lorategian, parterre artean bere kapa gorriarekin, pentsakor, triste. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.
Han eta hemen, parterreetan ikusten dira gidari alferren arrastoak. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 60. orr.